Aste honetan ere, Oarsoaldeako umeek kirola egiteko aukera aparta izango dute, eskola kiroleko 5. jardunaldia jokatzen baita bailarako herri ezberdinetan.
Pasa den astean benjaminek igeriketa izan bazuten ( partehartzea oso altua izan zen eta umeek primeran pasa zuten ekintza ezberdinak egiten ), aste honetan alebinak izango dira ekintza berezia izango dutenak: atletismoa. Espero dugu, benjaminen kasuan pasa bezala, alebinen arteko partehartzea ere oso altua izatea.
Hau da aste honetarako egutegia:
- BENJAMIN MUTILAK:
* ESKUBALOIA ( Lezoko kiroldegian ):
- 11:45 tan: Lezo H.E. A – Elizalde B
- 12:30 tan: Elizalde A – Lezo H.E. B
- 11:45 tan: Lezo H.E. A – - 12:30 tan: – Lezo H.E. B
* FUTBOLA ( Fanderian ):
- 9:00 tan( Zelai berrian ): Haurtzaro B – G.Alabak
- 10:00 tan: K.Mitxelena B – Elizalde C
- 10:00 tan: Orereta D – Haurtzaro A
* SASKIBALOIA ( Gamonen ):
- 12:00 tan: Haurtzaro C – Lezo H.E. C
- BENJAMIN NESKAK:
* ESKUBALOIA ( Lezoko kiroldegian ):
- 9:30 tan: Orereta A – Elizalde A
* SASKIBALOIA ( Lezoko kiroldegian ):
- 11:30 tan: Lizeoa B – Elizalde B
- ALEBINAK: ATLETISMOA ( BERAUNEN ):
- 9:30 tan: Langaitz, Telleri, Haurtzaro eta Lezo H.E.
- 11:30 tan: Elizalde eta Orereta

Azken mezuetara harpidetu









![Validate my RSS feed [Valid RSS]](http://www.gazteoiartzun.net/wp-content/uploads/2006/07/valid-rss.png)

Iruzkin bat idatzi »