ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

gazteoiartzun.net blogaren lehen urteko datuak

Haurreko artikulu batean (gazteoiartzun.net blogaren lehen 6 hilabeteko datuak) gure blogaren lehen estatistikak islatu genituen eta blogaren lehen urratsak baziren ere joera positiboa adierazten zuten. 2006ko martxotik hasi ginen datuak biltzen Webalizer Version 2.01 programarekin. Naiz eta lehen urte osoa ez bete eta urte naturalarekin bat egin nahian, lehen 10 hilabeteko datuen analasi labur bat egiten saiatuko gara.

Aurreko sarreran “Azken hilabetean (abuztuan), batazbesteko 119 bixitari izan ditugu egunero ia 400 orri begiztatu dituztelarik” aipatzen genuen. Abenduko datuak ordea, datu horiek txiki utzi dituzte. Hilabete honetan egunero, batazbesteko 239 bixitari izan baititugu eta ia 950 orri begiratu direlarik. Gutxi gora behera datuak bikoiztu egin dira.

Hona hemen gure lehen 10 hilabeteen bilakaera laburbiltzen dituzten bi grafikoak:

Hilabetero bisitatutako orri kopurua

Hilabeteko bisitatutako orri kopurua

 

Hilabeteko bisita kopurua

Hilabeteko bixita kopurua

 

Grafikoan agertzen den bezala Irailan igoera narbamena jasan genuen, Kilometroak 2006aren inguruan egindako aurreko informazio bilketa zela eta (https://www.gazteoiartzun.net/category/haurtzaro_ikastola/).

Laburbilduz, aurreko urtean eta martxotik abiatuta, guztira, 145.998 orri ikusi dira eta 37.403 bisita izan ditugu. Ea datorren urtean bilakaera positibo hau mantentzen den irakurle gehiago ditugula adieraziko baitu :-).

Â