ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Flickr interneteko aplikazioa (I)

Flickr

Flickr, imajinak interneten zintzilikatzeko doako webgune bat dugu. Yahoo! bilatzailearen eskutik, bertan, hilabetero 100 megako espazioa dugu gure argazkiak igotzeko eta sarean jartzeko. Argazkiak igo, hauei iruzkinak jarri, gure lagunekin konpartitu eta beste hainbeste aukera ematen dizkigu inongo kostorik gabe. Harrigarria ezta? 🙂

Eta zertarako erabili? Adibide bat, gure blogean erabili izan duguna: Aurreko batean (Mahai teniseko sustapen jarduereko argazkiak) mahai teniseko sustapen jarduera bat egin zen Oiartzunen eskola kirolaren barruan eta bertan zenbait argazki hartu ziren. Guztiak Flickr-era igo ziren eta orain nahi duten guztiak eskuragarri dituzte hemen, bai ikus ahal izateko bai bere ordenagailura jeisteko eta inprimatzeko.

Interesatuak zaudetenentzako, hurrengo artikuluetan Flickr erabileraz arituko gara: nola ireki kontu bat, nola igo argazkiak…

Kontutan izan ez dela aplikazio bakarra, Google-k ere berea du, Picasa Web Album izenekoa:

Picasa Web Albums

Dena den, hau aurreago ikusten saiatuko gara. Guk lehen urratsak Flickr aplikazioarekin emango ditugu. Adi beraz!

Â