ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Gogoratu eskiaren denboraldia Gazte-txartelarentzako deskontu berriekin datorrela

Negu honetan, Gazte-txartelarekin, dirutxo mordoa aurreztu dezakezu herri ezberdinetako eski-estazioetan: Aragoi, Catalunya, Andorra, Austria, Italia, Suitza, Polonia

Elurra gustuko baduzu eta Estatuko edo Europako edozein eski-estaziotara joateko asmoa baduzu, ez ahaztu Gazte-txartela Euro<26ren titularra izateagatik dagozkizun deskontuak zeintzuk diren kontsultatzea.

Eta guzti hau Hercules-i esker; berari esker zure  Gazte Txartelaren Europako Elkarteko (EYCA) kide diren herrialde guztietan ezagutu eta onartuko dizutelako.
Aragoi

Deskontuak forfait-ean hurrengo eski-estazioetan:

  • Candanchú eski-estazioa
  • Cerler eski-estazioa
  • Valdelinaresko eski-estazioa
  • Formigal eski-estazioa
  • Javalambre eski-estazioa
  • Panticosa Los Lagos eski-estazioa
  • Valle de Astún eski-estazioa

Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Aragoin dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak… eski, taula, material alokairua… mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak…) Aragoiko web orrian daukazu.
Catalunya

%15erainoko deskontuak eguneko forfait-ean, forfait konbinatuetan, materialaren alokairuetan… hurrengo eski-estazioetan:

  • Boí Taüll Resort eski estazioa
  • Nòrdic de Sant Joan de l’Erm eski estazioa
  • Muntanya La Molina eski estazioa
  • Bosc Viròsa Vallferrera eski estazioa
  • Nòrdic Aransa eski estazioa
  • Port Ainé eski estazioa
  • Vallter 2000 eski estazioa
  • Alta Muntanya Tavascán-Pleta del Prat eski estazioa
  • Vallnord eski estazioa (Andorra)
  • Lles, Nòrdic i Muntanya eski estazioa
  • Muntanya Vall de Núria eski estazioa
  • Masella eski estazioa
  • Nòrdic Tuixent La Vansa eski estazioa
  • Port del Comte eski estazioa
  • Nòrdic i Muntanya eski estazioa

Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Catalunyan dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak… eski, taula, material alokairua… mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak…) Turisme Juvenil de Catalunya web orrian.
Nafarroa

  • Valle del Roncal Eski Eskola (948 89 32 66): %15eko deskontua tarifetan, erresistentziazko eskian ikastaroak eta klase partikularrak.

Andorra

  • Ordino-Arcalís eski-estazioa: %10eko deskontua eguneko forfait-ean.
  • Pal-Arinsal VallNord: %10eko deskontua eguneko forfait-ean.

Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Andorran dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak… eski, taula, material alokairua… mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak…) Carnetjove-ren web orrian.
Europa gehiago…

Eskiatzera urrutirago joateko asmoa baduzu, Austria, Txekiar Errepublika, Italia, Eslovaquia, Eslovenia, Suitza, Polonia… Europako herri guzti hauek eskaintzen dituzte abantailak -aren titularrentzat beraien eski-estazioetan.

Abantaila guzti hauek Euro26 web orrian kontsulta ditzakezu, “Winter discounts” atalean.

Gozatu elurra eta aprobetxatu -ak eskaintzen dizun guztia!
(Iturria: Gazteaukera)