ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Haurtzaro Saskibaloi taldea berriro garaile

Haurtzaro Saskibaloi Taldeak, 5. garaipena jarraian lortu du astebukaera honetan Oñatiko Aloña-Mendi taldearen aurka 70-79. Garaipen honekin, Oiartzuarrak, sailkapenaren buruan mantentzen dira.
 
Aste honetan berriz ere, oiartzuarrak 7 jokalarirekin aurkeztu ziren Oñatin, lesionaturik dituzten jokalari kopuru handia dela eta, baina ala ere, barneko jolalarien altuera ondo aprobetxatuz, markagailuan aurretik izan ziren hasieratik (14-21).
 
Bigarren laurdenean, Aloña-Mendik joko azkarra egin zuen, eta hiruko jaurtiketei esker, markagailuan urbiltzea lortu zuten (26-27 15.min). Momentu horretatik aurrera, oiartzuarrek partidaren erritmoarekin egitea  lortu zuten, jokaldi luzeak eginez, gehienetan saski barruan bukatzen zutelarik. Honela bigarren laurdenean ere aurretik bukatu zuten 34-38. Atsedeldia eta gero, oiartzuarrek markagailuari eustea lortu zuten, beti aurretik joanez (55-56 30.min eta 70-79 bukaeran).
 
Oiartzuarren erasoko taldeko joko ona goraipatu behar da, ala nola defentsan egindako esfortzua.
 
Saskiratzaileak: Iker Arias (6), Jose Miguel Astinza (3), Igor Jimeno (-), Asier Jáuregui (17), Mikel Arabolaza (29), Eneko Garro (12), Iosu Arabolaza (12).
 
Hurrengo jardunaldian (martxoak 4), Haurtzaro Saskibaloi Taldeak, Lasarteko Ainhoa Tabernaren aurka arituko da, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian.
 
Haurtzaro Saskibaloi Taldearen cadete taldeak, aste honetan atsedena zuen, eta hurrengo partida Donostiako La Salle taldearen aurka arituko da Otsailak 25ean.