Go-25 txartela (Nazioarteko IYTC txartela)
Ezaugarriak, eskakizunak eta iraupena
Nazioarteko gazte-txartela, G0-25 izenaz ere ezaguna, 26 urtetik beherako gazteentzat da bereziki.Deskontuak eta prezio bereziak eskaintzen ditu garraio, ostatu, museo, antzoki, zine eta abarretan. Ematen dizkizun abantailak txartela egiteko unean emango dizuten gida dauzkazu jasota.
Go-25 txartelak ISIConnect ere eskaintzen dizu, bidaietako larrialdietarako eta informaziorako zerbitzu doakoa, 24 ordukoa.
- 14 eta 25 urte bitarteko adina (NANa edo pasaportea erakutsi beharko duzu)
- 6 euro
Txartela jasotzeko honako hauek aurkeztu behar dira:
- NANa edo pasaportea
- Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
- Txartelerako neurriko argazki bat
Txartelak urtebeteko iraupena du ematen denetik.
Eskatu Go-25 txartela
Txartela eskuratzeko, txartelak ematen dituen Gazteentzako Informazio Zerbitzu batera jo dezakezu, edo web orri honen bitartez eskatu.
Zure txartela on line eskatu nahi baduzu honako urrats hauek jarraitu beharko dituzu:
-
Formularioa bete ezazu zure datuekin. - Tasaren ordainketa nola egiten duzun ere aukeratu beharko duzu:- Kutxazain edo eta banku eta aurrezki kutxetako bulegoetan. Ondoko aurrezki kutxa eta bankuetan egin dezakezu ordainketa: BBK Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Caja Laboral/Euskadiko Kutxa, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Guipuzcoano eta Santander Central Hispano. Zure ordenagailuan izango duzun banku likidazioa inprimatu beharko duzu eta aipatutako finantza bulegoetan aurkeztu.- On-line bidezko ordainketa. Aukera hau txartela internet bidez eskatu bada erabil daiteke. Modu honetako ordainketa txartela baduzu edo eta on-line bidezko bankua deritzona baldin baduzu egin ahal izango duzu. Ondorengo finantza entitate hauekin erabili dezakezu aukera hau: BBK Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Caja Laboral/Euskadiko Kutxa eta Banco Guipuzcoano.
-
Inprimatu bankuko kitapena edo ordain agiria. Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazteentzako Informazio Zerbitzuetan galdetu edo posta elektroniko honetara gazteria@ej-gv.es mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.
 -
Ordainketa egin ondoren, txartela jaso dezakezu Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako edozein Gazte Informazio Zerbitzuetan. Ez ahaztu zer aurkeztu behar duzun!
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra




