ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

SMS Lehiaketa

SMS LehiaketaSMS LEHIAKETAREN OINARRIAK

Parte-hartzaileak:
DBH-4 egiten ari diren Oarsoaldeko ikasleak.

Gaia:
Parte-hartzaileek galdera honi erantzun beharko diote: Zergatik aukeratuko duzu D eredua? (gehienez 30 karaktere edo joaldi).

Nola bidali:
Parte-hartzaileek nahi adina esaldi bidali ahal izango dituzte SMS edo posta elektroniko bidez.

Nora bidali:
5110 ELH edo euskarazlh@oarsoaldea.net (Deiaren prezioa 0,30 €).

Epea:
Maiatzaren 2tik maiatzaren 18ra.

Saria:
100 €ko erosketa txartela Donostiako FNACen.

Epai-mahaia:
Eskualdeko DBH-4ko ikasleek aukeratuko dute SMS / esaldi irabazlea.

Sari-ematea:
Maiatzaren 31n, aurre matrikulazio kanpaina iragartzeko egingo den prentsa agerraldian jakinaraziko da zein den SMS / esaldi irabazlea eta bertan egingo da sari-ematea.

Informazio guztia artxibo honetan: SMS LEHIAKETAREN OINARRIAK pdf fitxategia

Jakinarazten dizugu zure telefono zenbakia edo e-posta helbideak “EUSKARA” izeneko fitxategi automatizatu bat osatuko dutela. OARSOALDEA, B.A.ren fitxategi honen helburua hauxe da: zerbitzuak jaso edo eskaintzen dituzten Euskara Zerbitzuko erabiltzaileen datuak kudeatzea. Datu hauek helburu horietarako gure erakundearekin lan egiten duten entitateen eskura egongo dira. Datuak Babesteko Agentzia Espainiarrari eman diogu Fitxategiaren berri, datuen segurtasun osoa bermatzeko beharrezkoak diren neurriak betez.

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, Datuak Babesteko Lege Organikoak espresuki aitortzen duen datuak ikusteko, zuzentzeko, kentzeko eta errefusatzeko eskubidea izango duzu. Horretarako, dbol-lopd@oarsoaldea.net posta elektronikoaren bidez Segurtasuneko Arduradunarekin harremanetan jarri eta fitxategiaren izena adierazi beharko duzu.