ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Herri Urrats 2007

Herri Urrats 2007

 

OHARRA:

Herri Urratseko kideek jakin arazi nahi dizuete, maiatzaren 13an ospatu behar den ikastolen pesta iraganen dela.
Ostiral goizeko uholdeen ondotik, Senpereko Herriko Etxeak bere ahalegin guziak egin ditu bere herritarrak laguntzeko, eta bestalde behar diren neurriak hartu ditu ere Herri Urrats ongi iragan dadin. Horregatik eskertzen dugu, eta gure sustengu osoa adierazi nahi diegu ezbehar hori jasan duten guzieri.

Nahiz eta pesta atxikia izan, eremua eta guneak desberdinki antolatu beharko ditugu. Hau dela eta, jendea faltan izanen dugu, eta horretarako, ahal duten pertsona guziak deitzen ditugu, ostegun eta ostiralean esku kolpe bat emateko, igandeko dena prest izan dadin.

Informazio guztia hemen: http://www.herriurrats.com