ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

2007ko auzolandegietako plaza libreak

Errepeska fasea beste autonomia erkidegoetako eta atzerriko auzolandegietan
Adi egon data eta eskaera egiteko prozedurari
Beste autonomia erkidegoetako plazak

Maiatzaren 28an libre gelditu diren plazak eskainiko dira.

Plaza horiek eskatzeko idatzi e-maila gazteria@ej-gv.es helbidera, eta adierazi mezuan zure datu pertsonalak (izen-abizenak, nortasun-agiriaren zk., jaioteguna, helbide osoa, telefonoak eta e-maila) eta interesatzen zaizkizun erkidegoak, auzolandegiak eta datak.

Estatu guztian libre gelditu diren plazak zeintzuk diren jakiteko, maiatzaren 25etik aurrera harremanetan jar zaitezke Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren lurralde-zerbitzuekin:

  • Bilbao: Gran Vía 85; tf. 94 403 16 52
  • Donostia-San Sebastián: Andia 13; tf. 943 02 29 64
  • Vitoria-Gasteiz: Donostia 1; O eraikina, 3. solairua. (Gazteria Zuzendaritza) 
    Tf. 945 01 95 36

Atzerriko plazak

Libre gelditu diren plazen zerrenda (pdf, 80 kb) maiatzaren 23an Interneten ikusgai egongo da (libre dauden plazen informazioa). Plazak maiatzaren 24an eskainiko dira.

Plaza horiek eskatzeko idatzi e-maila gazteria@ej-gv.es helbidera, eta adierazi mezuan zure datu pertsonalak (izen-abizenak, nortasun-agiriaren zk., jaioteguna, helbide osoa, telefonoak eta e-maila) eta interesatzen zaizkizun herrialdeak, auzolandegiak eta datak.

Euskadiko plazak

Kontsultatu libre dauden plazak eta eskatu Internet bidez

 (Iturria: http://www.gazteaukera.euskadi.net/r58-3412/eu/contenidos/noticia/ga_auzo_iruna_veleia/eu_16035/iruna.html)