Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ost
7
Eka '07

3×3 ko saskibaloi jaialdia

Oiartzungo Saskilagunak Saskibaloi Kirol ElkarteaDatorren ekainaren 9an, Oiartzungo Saskilagunak Saskibaloi Kirol Taldeak, Oiartzungo 3×3 saskibaloi jaialdia antolatuko du, Pikagarai plazako kirol anitzeko instalazioan (Madalensoro pilotalekuaren ondoan).

Jarduera honekin, Oiartzun Saskilagunak Saskibaloi Kirol Taldearen eraketaren berri eman nahi du eta oiartzuar nahiz eskualdeko gazte guztiei animatzen diete bertara hurbiltzeko eta saskibaloiaz gozatzeko.

Egun horretako egitaraua honako hau izango da:
9:00-9:30   Izen emateak
9:30-11:30  3×3 lehiaketaren kanporaketak
11:30-12:00   3×3 finalak
12:00-13:00   Hiruko jaurtiketen lehiaketa
13:00-13:15    Garaikur eta sari banaketa

Datorren denboraldirako, maila ezberdinetako neska eta mutilen taldeak osatzekotan ari dira (infantil, kadete, jubenil eta seniorrak) eta deialdia zabaltzen dute, oiartzuar nahiz eskualdeko saskibaloi zaletu guztiei, talde hauetan parte hartu nahi badute bertara etorri eta apuntatzeko.

 OIARTZUN SASKILAGUNAK SASKIBALOI KIROL TALDEA

Infantil  (13/14 urte)  Neska taldea – Mutil taldea
Kadete   (15/16 urte)  Neska taldea – Mutil taldea
Jubenil  (17/18 urte)  Neska taldea – Mutil taldea
Senior  (18tik aurrera)   Neska taldea – Mutil taldea

Ost
7
Eka '07

Bide heziketa 06/07 ikasturtea

Dagoeneko laugarren urtean  gaude herriko ikastetxetan haurrekin elkar lanean. Elizalde herri ikastetxean 5 urteetatik 14-15 urte bitarte eta Ikastola haurtzaron berriz 5 urtetatik 15-16 urte arte.

Guztira ikastetxean 960 ikasleekin egoten gara. Oiartzun auto eskolak eta Oiartzungo Udaltzaingoak egiten dute proiektu hau.

Bertan jorratzen ditugun baloreak, bakoitzaren babesteko arauak eta arriskuen egoera ezberdinen hausnarketak. Saiatzen gara adin bakoitzari egokitzea eta lantzea.

Bai gelan…

Bide heziketa Bide heziketa Bide heziketa

… eta baita txirrinda pista mugikor batetan lantzen ditugu eta adina handitzen doazen bezala kalera ateratzen gara beraiekin txirrindan.

Bide heziketa Bide heziketa Bide heziketa

Ikasturte honetan ASLEME taldekoekin batera arituko gara DBH 3ko taldeekin eta LH 5-6 koekin Ertzainekin egingo dugu saio praktikoa. Saio praktikoak Elorsoro udal polikiroldegian egiten ditugu eta bertako udal langile den Kristinaren laguntzarekin moldatzen dugu ordutegia.