ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

3×3 ko saskibaloi jaialdia

Oiartzungo Saskilagunak Saskibaloi Kirol ElkarteaDatorren ekainaren 9an, Oiartzungo Saskilagunak Saskibaloi Kirol Taldeak, Oiartzungo 3×3 saskibaloi jaialdia antolatuko du, Pikagarai plazako kirol anitzeko instalazioan (Madalensoro pilotalekuaren ondoan).

Jarduera honekin, Oiartzun Saskilagunak Saskibaloi Kirol Taldearen eraketaren berri eman nahi du eta oiartzuar nahiz eskualdeko gazte guztiei animatzen diete bertara hurbiltzeko eta saskibaloiaz gozatzeko.

Egun horretako egitaraua honako hau izango da:
9:00-9:30   Izen emateak
9:30-11:30  3×3 lehiaketaren kanporaketak
11:30-12:00   3×3 finalak
12:00-13:00   Hiruko jaurtiketen lehiaketa
13:00-13:15    Garaikur eta sari banaketa

Datorren denboraldirako, maila ezberdinetako neska eta mutilen taldeak osatzekotan ari dira (infantil, kadete, jubenil eta seniorrak) eta deialdia zabaltzen dute, oiartzuar nahiz eskualdeko saskibaloi zaletu guztiei, talde hauetan parte hartu nahi badute bertara etorri eta apuntatzeko.

 OIARTZUN SASKILAGUNAK SASKIBALOI KIROL TALDEA

Infantil  (13/14 urte)  Neska taldea – Mutil taldea
Kadete   (15/16 urte)  Neska taldea – Mutil taldea
Jubenil  (17/18 urte)  Neska taldea – Mutil taldea
Senior  (18tik aurrera)   Neska taldea – Mutil taldea