ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Kenpo Kaiko munduko txapelketa

Badira bi aste japoniatik itzuli ginela, eta gainera nahiko posizio onekin. Kategoria infantilean adibidez munduko txapelduna Alain Isasa geratu zen, 2.postuan Gexan Esteban , eta 3. postuan Jon Ander Rodriguez, hiruak oiartzuarrak. Hauetaz aparte Euskadiko kapitain den Zuhaitz Astarlozak lehenengo burruka galdu zuen baina oso ondo burrukatuz. Nesken burruketan Silvia Rodriguez 3.postuan gelditu zen. Konbatetaz aparte Katetan (formetan) Mila Leza txapeldunordea izan zen.

Konpetizioaz aparte examinak egin ziren bertan oiartzungo gazte batek parte hartu zuen Alainek hain zuzen ere, eta Euskadiko selekzioko beste hainbestek, horien artean Zuhaitz Astarloza. Bai Alainek eta bai besteek beraien zinturoi beltza lortu zuten eta Zuhaitzek bera 2.dan-a. Honekin esan nahi dutena zera da Honbu zentroak ikaragarrizko lorpenak egiten ari dela. Hau experientziz nahiko polita izan da, nahiz eta gauz batzuk nahiko arraroak izan.

Orain dakizutenez bezela 07/08 ikasturtea hasiko da hurrengo astean hain zuzen ere, eta besterik gabe ea apuntatzen zareten eta horrela gero eta gehiago gara, Animo!!!

munduko kenpo kai txapelketa