Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ask
31
Urr '07

Kirolaren azoka Kurssalen

 Kirolaren azoka ospatuko da datorren azaroaren 2, 3 eta 4ean Donostiako Kurssalean. Bertara joan ahal izateko ordutegia: 10.00etatik - 20.00etara. Besteak beste Skia, Snowa, Mendia eta Txirrindularitza kirolen inguruko ekipamenduak, etabar aurki ditzazkezu.

Ask
31
Urr '07

Interesgarria

         

Espeleologia gustoko baduzu Azaroaren 16/17/24 eta 25ean ikastaro bat antolatu dute Goi Mendiko gipuzkoako eskolak, Santa Barbara ( Hernani ) eta Aralarren.

Izen emateko epea: Azaroaren 16a

Ast
30
Urr '07

Sorosle ikastaroa Donostian

Gipuzkoako DYA elkarteak antolatuta Sorosle ikastaroa Donostian. Azaroaren 12tik 30era bitarteako iraupena izango du. Izen emateko epea Azaroaren 7an bukatuko da.

Ikastaroaren prezioa 75€koa izango da. 30 lagunentzako ikastaroa izango da eta partaide kopurua mugatua da. San Ignacio ikastetxean (Ategorrieta) egingo da.

Informazio gehiago: www.dyagipuzkoa.com

Asl
29
Urr '07

Matrikulatzeko epea zabalik

Gaur ireki da aisialdi eskaintan izan emateko epea. Dagoeneko batzuk eman dute beren izena eta zu zeren zain zaude?

Ondo pasatzeko, lagunekin jolasteko eta gauza pila bat ikasteko gogoa baduzu, ezin duzu aukera hau galdu.

  Animatu eta eman izena!

Lar
27
Urr '07

Ez ahaztu…

Gaurko gauak ordu bat gehiago izango duela        

3.00etan berriz ere 2.00 izango dira.

Lar
27
Urr '07

Ekintzez beteriko asteburua

Ez zara zer egin ez dakizula egongo ezta? Hala bada begira ze zerrenda luzea:

- 6-12 urte bitartekoentzat Kale ekintzak Altzibarko eskoletan. Arratsaldeko 16.30etatik aurrera.

Gaztain eguna. 18.00tatik aurrera herriko plazan gaztain jatea. Giroa alaitzeko musika ere izango da.

- Serigrafia tailerra egun guztian zehar Iurrita gune soziokulturalean.

- Kontzertuak Gazte Foruak antolatuta. Instep, Gaueko Itzala eta Etam taldeak arituko dira.

- I.Tomakandela Saltsa Jaialdia. Ikastaroak eta dantzaldia gustoko duten guztientzat. 

Lar
27
Urr '07

Oposaketak

 Hainbat oposaketa deialdiren berri daukegu gunean, ala nola:

- Ingeniari tekniko bat Errenteriako udalerako.

- Inmigrazio teknikari  bat Zarautz-ko udalerako.

- Goi-mailako arkitekto bat Pasaiako udalerako.

Hauen inguruko informazio gehiago jakin nahi izanez gero badakizu, etorri gunera!

Osl
26
Urr '07

Benetan interesgarriak

 Martutene eta Kontadores-eko gaztelekuak ikastaro mordo bat eskaintzen dituzte. Besteak beste:

 Manga komikia          Skate-a

 Sabel dantza                     Perkusioa

Ez geratu atzera begira. Etorri eta galdetu zein den eskaintza osoa gehiago ere badaude eta!

Baldintza: 13 eta 30 urte bitartean izatea. Adinaren arabera eskaintza ezberdina da!

Ikastaroak Azaroaren erdialdean hasiko dira.

Ost
25
Urr '07

Gazte foruak kontzertuak antolatu ditu

Larunbatean, urriaren 27an, Gazte foroak kontzertuak antolatu ditu. Bertan egongo diren taldeak:

                                                      

- Instep ( birako azken kontzertua)

- Gaueko Itzala

- Etam

Kontzertua gaueko 21.00tan hasiko da Oiartzungo Plazan.

Geo ez esan aspertzen zaztenik, eh????

Ost
25
Urr '07

Kale ekintzako 3.saioa

Datorren Urriaren 27an kale ekintzako beste saio bati ekingo diote beti bezala arratsaldeko 16.30etatik aurrera.

Oraingoa Altzibarko goiko eskoletan izango da eta kollage-a landuko dute.

  Animatu eta parte hartu!

Ost
25
Urr '07

Eskola kirola: 2. jardunaldia

Aste honetan, Oarsoaldea mailako 2. eskola kiroleko jardunaldia jokatuko da. Aurreko astean martxan jarri zen denboraldi berria, non Oarsoaldeako 1000 umetik gora, kirola egitearekin gozatu zuten. Denek talde kirol ezberdinetako partidak ( futbola, eskubaloia eta saskibaloia ) izan zituzten eta ez zen inolako arazorik izan hauek aurrera eramateko.

Larunbat honetan, benjaminek atletismo saioa izango dute Beraungo futbol zelaian eta alebinek berriz talde kiroletako partidak. Atletismo saioak, txandaka antolatzen dira, hau da, eskola bakoitzak bere benjamin guztiak ( 3. eta 4. mailako neska eta mutilak ) batera eramango ditu ordu jakin batean eta ordubetez atletismoko modalitate ezberdinak praktikatzen ibiliko dira.

Hauek dira Oiartzungo umeek asteburu honetarako izango dituzten ordutegiak:

- BENJAMINAK:
* Atletismoa ( Beraunen ):
+ 10:15: Haurtzaro
+ 11:15: Elizalde

- ALEBIN NESKAK:
* Futbola ( Plazetan, Lezo ):
+ 9:00: Orereta B - Elizalde A
* Saskibaloia ( Lezoko kiroldegian ):
+ 11:15: Haurtzaro A - Haurtzaro B
Atsedena: Elizalde B

- ALEBIN MUTILAK:
* Eskubaloia ( Galtzarabordan, Orereta ):
+ 9:30: Elizalde A - Lizeoa A
* Saskibaloia ( Elorsoron ):
+ 9:15: Lizeoa C - Haurtzaro A
+ 9:15: Orereta E - Elizalde B
+ 10:15: Orereta D - Elizalde C
* Futbola ( plazetan, Orereta ).
+ 9:00 ( Zelai berrian ): Haurtzaro B - Gurutzeko Alabak
+ 10:00 ( Zelai berrian ): Langaitz D - Haurtzaro C

Ask
24
Urr '07

Lan eskaintza

Oarsoaldean laister irekiko den hostal-hotelerako arreragile baten beharrean daude.

Turismoan formazioa duen pertsona batengan pentsatu dute. Euskara beharrezkoa da, baita ingelesa ere, frantsesa jakitea ere kontutan hartuko dute. Lan eskaintza www.lanbide.net helbidean aurkitu daiteke.

Ast
23
Urr '07

Irakurtzea gustoko?

Bihar Liburutegien eguna izango da, irakurzaletasuna bultzatzeko ekimenean. Gazte Informazio Gunetik irakurtzera bultzatzen zaituztegu eta afizio hau gustoko baduzu zergatik ez konpartitu beste batzuekin? Zein da edonori irakurtzea gomendatzen diozun liburua? Bidali mezu bat gazteinfo@oiartzun.org helbidera edo mezu honi iruzkin bat idatzi.

 Irakurtzea gustoko dutenak eskertuko dute eta agian beste norbaiti irakurtzera bultzatuko diozu!

Ast
23
Urr '07

Agian zure gustukoa izan daiteke…

Aukera ugari dituzu ikastaroak zein lehiaketak, ondorengoari begiratzea besterik ez duzu egin behar:

Ikastaroak:

  Lerroko patinen ikastaroa. Club Vasco de Camping-ek antolatua. 18 urte baino gehiago izatea, protekzioareko beharrezkoak eta euro gutxi batzuk besterik ez dituzu behar. Animatu gustoko baduzu!!! Izen emateko epea: 2007-10-26an bukatuko da.

  Iluntasunean zerura begiratu eta bertan ikusten duzuna gustokoa baldin baduzu, jakizu, Kutxa Espazioan Astronomia ikastaro bat egingo dela. Izen emateko epea:        2007-11-05 bukatzen da.

Lehiaketak:

- Argazki lehiaketa. “Udazkena Donostian”. Gai honekin lotutako argazkiak badituzu animatu eta parte hartu. Nahi adina bidali ditzake partehartzaile bakoitzak. irudiaren tamainua 2 Mbkoa izan daiteke.

- Hartu edo  baita   bat edo batzuk. Gustura zauden leku batean jarri eta “2008ko Hernaniko Ihauterietarako” kartelaren lehikaetan parte hartzeko ideia originalak lantzen hasi. Kartelean “Hernaniko Inauteriak 2008″ leloak agertu behar du. Gustura hartzen den sari horietako bat daukazu zain. Zer den? Etorri Gazte Informazio Gunera eta jakingo duzu. Epea: 2007-12-03

Asl
22
Urr '07

Ezagutzen al duzu? Gomendatzen dizut!

Gazte informazio gunetik pena merezi duen web gune baten berri eman nahi dizuegu.

www.gipuzkoangazte.info

Laster eraberritu egingo dute eta hainbat blog-ez osatutako blog handi bat izango da. Horretarako guztion laguntza behar dute eta ondorengo gaiekin lotutako argazkiak behar dituzte: lana, hezkuntza, kirola, kultura, aisia eta bidaiak, etxebizitza,…

Gai hauen edo beste gai batzuen inguruko argazkiak badituzu, gure bulegora bidali (gazteinfo @oiartzun.org).

Kanporatu barnean duzun argazkilaria eta parte hartu BLOGEAN zure argazkiekin. Denontzat egindako bloga baita.