Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Osl
19
Urr '07

Udaletxeko Harrera

Barka eragozpenak, baina udaletxeko harrera hurremgo larunbatera pasa da.

Aio

Osl
19
Urr '07

Cirque du soleil Donostian!

Azaroaren 23 eta 24anĀ  Cirque du SoleilĀ  Donostian. Delirium ikuskizuna Anoetan!

animatu gustokoa baduzu behintzat!

Osl
19
Urr '07

Eskola - kirola: 2007-2008-ko 1go jardunaldia

Kaixo denoi!!

Ia konturatu gabe, baina berriz ere pasa zaigu uda eta eskolako lehen hilabetea pasa eta gero, eskola kiroleko lehen jardunaldia gainean dugu. Aurten ere, aurreko urteetan bezala, eskola kiroleko antolatzaileek dugun helburua, ahalik eta ume gehienek kirola egitea eta kirola egiten ikastea da. Partehartzeari garrantzi handia ematen diogu eta denboraldi honetan, 1000 umetik gora izango ditugu Oarsoaldeako bailaran eskola kirolean parte hartzen.

Antolaketari, dagokionez, ez da aldaketa handirik egon; kategoria bakoitzeko taldeek, beraien sedeak izango dituzte, talde kirol ezberdinetako ( eskubaloia, saskibaloia eta futbola ) partiduak jokatzeko. Gero, noizean behin, jardunaldi bereziak jokatuko dira: atletismoa, pilota, igeriketa, kirol egokitua edota natura jarduerak.

Aurretik esan bezala, partehartzea bultzatzen dugu, umeek kirola egiteko ohitura hartu dezaten eta hurrengo urteetan mantendu dezaten. Honetan, gurasoen aldetik laguntza behar izaten dugu, garrantzitsua baita umeei balore hauek barneratzen saiatzea eta ez garrantzi osoa konpetibitateari eta irabazi beharrari ematea ( beraiek, izatez, oso konpetitiboak dira, horregatik beste balore batzuk badaudela ikusi arazi behar zaie ).

Bukatzeko, aste honetan, Oiartzungo taldeen partiden leku eta ordua zehaztaturik:

- ALEBIN NESKAK:
* Futbola ( Plazeta, Lezo )
+ 9:00: Orereta A - Elizalde A
* Saskibaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
+ 10:00: Lezo C - Haurtzaro A
+ 11:00: Haurtzaro B - Langaitz
+ 12:00: Elizalde B - Orereta D

- ALEBIN MUTILAK:
* Eskubaloia ( Galtzaraborda kiroldegia, Orereta ):
+ 9:00: Elizalde A - Gamon A
* Saskibaloia ( Elorsoro kiroldegia, Oiartzun ):
+ 9:15: Elizalde B - Lezo B
+ 10:15: Lizeoa D - Elizalde C
+ 11:15: Orereta C - Haurtzaro A
* Futbola ( Fanderian, Orereta ):
+ 10:00: Langaitz D - Haurtzaro B
+ 10:00: Haurtzaro C - Gurutzeko alabak ( Zelai berrian )

- BENJAMIN NESKAK:
* Futbola ( Beraun, Orereta ):
+ 9:30: Gamon A - Elizalde B
+ 9:30: Langaitz - Haurtzaro
+ 10:30. Gamon B - Elizalde A ( Zelai txikian )

- BENJAMIN MUTILAK:
* Saskibaloia ( Gamon ikastetxea, Orereta ):
+ 11:15: Elizalde A - Lizeoa B
* Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegia ):
+ 11:15: Orereta C - Haurtzaro A
+ 12:00: Orereta D - Haurtzaro B
* Futbola ( Beraun, Orereta ):
+ 9:30. Elizalde C - Gurutzeko alabak A
+ 10:30: Elizalde B - Langaitz C

- SASKIBALOI INFANTILA:

- MUTILAK:
+ 12:30: Elorsoro kiroldegian: Oiartzungo saskilagunak K.T. - Easo Haritza