Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Kaixo denoi!!

Ia konturatu gabe, baina berriz ere pasa zaigu uda eta eskolako lehen hilabetea pasa eta gero, eskola kiroleko lehen jardunaldia gainean dugu. Aurten ere, aurreko urteetan bezala, eskola kiroleko antolatzaileek dugun helburua, ahalik eta ume gehienek kirola egitea eta kirola egiten ikastea da. Partehartzeari garrantzi handia ematen diogu eta denboraldi honetan, 1000 umetik gora izango ditugu Oarsoaldeako bailaran eskola kirolean parte hartzen.

Antolaketari, dagokionez, ez da aldaketa handirik egon; kategoria bakoitzeko taldeek, beraien sedeak izango dituzte, talde kirol ezberdinetako ( eskubaloia, saskibaloia eta futbola ) partiduak jokatzeko. Gero, noizean behin, jardunaldi bereziak jokatuko dira: atletismoa, pilota, igeriketa, kirol egokitua edota natura jarduerak.

Aurretik esan bezala, partehartzea bultzatzen dugu, umeek kirola egiteko ohitura hartu dezaten eta hurrengo urteetan mantendu dezaten. Honetan, gurasoen aldetik laguntza behar izaten dugu, garrantzitsua baita umeei balore hauek barneratzen saiatzea eta ez garrantzi osoa konpetibitateari eta irabazi beharrari ematea ( beraiek, izatez, oso konpetitiboak dira, horregatik beste balore batzuk badaudela ikusi arazi behar zaie ).

Bukatzeko, aste honetan, Oiartzungo taldeen partiden leku eta ordua zehaztaturik:

– ALEBIN NESKAK:
* Futbola ( Plazeta, Lezo )
+ 9:00: Orereta A – Elizalde A
* Saskibaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
+ 10:00: Lezo C – Haurtzaro A
+ 11:00: Haurtzaro B – Langaitz
+ 12:00: Elizalde B – Orereta D

– ALEBIN MUTILAK:
* Eskubaloia ( Galtzaraborda kiroldegia, Orereta ):
+ 9:00: Elizalde A – Gamon A
* Saskibaloia ( Elorsoro kiroldegia, Oiartzun ):
+ 9:15: Elizalde B – Lezo B
+ 10:15: Lizeoa D – Elizalde C
+ 11:15: Orereta C – Haurtzaro A
* Futbola ( Fanderian, Orereta ):
+ 10:00: Langaitz D – Haurtzaro B
+ 10:00: Haurtzaro C – Gurutzeko alabak ( Zelai berrian )

– BENJAMIN NESKAK:
* Futbola ( Beraun, Orereta ):
+ 9:30: Gamon A – Elizalde B
+ 9:30: Langaitz – Haurtzaro
+ 10:30. Gamon B – Elizalde A ( Zelai txikian )

– BENJAMIN MUTILAK:
* Saskibaloia ( Gamon ikastetxea, Orereta ):
+ 11:15: Elizalde A – Lizeoa B
* Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegia ):
+ 11:15: Orereta C – Haurtzaro A
+ 12:00: Orereta D – Haurtzaro B
* Futbola ( Beraun, Orereta ):
+ 9:30. Elizalde C – Gurutzeko alabak A
+ 10:30: Elizalde B – Langaitz C

– SASKIBALOI INFANTILA:

– MUTILAK:
+ 12:30: Elorsoro kiroldegian: Oiartzungo saskilagunak K.T. – Easo Haritza

  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa