Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Asl
22
Urr '07

Ezagutzen al duzu? Gomendatzen dizut!

Gazte informazio gunetik pena merezi duen web gune baten berri eman nahi dizuegu.

www.gipuzkoangazte.info

Laster eraberritu egingo dute eta hainbat blog-ez osatutako blog handi bat izango da. Horretarako guztion laguntza behar dute eta ondorengo gaiekin lotutako argazkiak behar dituzte: lana, hezkuntza, kirola, kultura, aisia eta bidaiak, etxebizitza,…

Gai hauen edo beste gai batzuen inguruko argazkiak badituzu, gure bulegora bidali (gazteinfo @oiartzun.org).

Kanporatu barnean duzun argazkilaria eta parte hartu BLOGEAN zure argazkiekin. Denontzat egindako bloga baita. 

Asl
22
Urr '07

Zure iragarkiak doan interneten

 www.zureiragarkiak.net webgunean, nahi duzun iragarkia (elkar-trukeak, salerosketak, etxe edo lan eskaintzak,…) argitaratu ditzazkezu doan.