Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ost
25
Urr '07

Gazte foruak kontzertuak antolatu ditu

Larunbatean, urriaren 27an, Gazte foroak kontzertuak antolatu ditu. Bertan egongo diren taldeak:

                                                      

- Instep ( birako azken kontzertua)

- Gaueko Itzala

- Etam

Kontzertua gaueko 21.00tan hasiko da Oiartzungo Plazan.

Geo ez esan aspertzen zaztenik, eh????

Ost
25
Urr '07

Kale ekintzako 3.saioa

Datorren Urriaren 27an kale ekintzako beste saio bati ekingo diote beti bezala arratsaldeko 16.30etatik aurrera.

Oraingoa Altzibarko goiko eskoletan izango da eta kollage-a landuko dute.

  Animatu eta parte hartu!

Ost
25
Urr '07

Eskola kirola: 2. jardunaldia

Aste honetan, Oarsoaldea mailako 2. eskola kiroleko jardunaldia jokatuko da. Aurreko astean martxan jarri zen denboraldi berria, non Oarsoaldeako 1000 umetik gora, kirola egitearekin gozatu zuten. Denek talde kirol ezberdinetako partidak ( futbola, eskubaloia eta saskibaloia ) izan zituzten eta ez zen inolako arazorik izan hauek aurrera eramateko.

Larunbat honetan, benjaminek atletismo saioa izango dute Beraungo futbol zelaian eta alebinek berriz talde kiroletako partidak. Atletismo saioak, txandaka antolatzen dira, hau da, eskola bakoitzak bere benjamin guztiak ( 3. eta 4. mailako neska eta mutilak ) batera eramango ditu ordu jakin batean eta ordubetez atletismoko modalitate ezberdinak praktikatzen ibiliko dira.

Hauek dira Oiartzungo umeek asteburu honetarako izango dituzten ordutegiak:

- BENJAMINAK:
* Atletismoa ( Beraunen ):
+ 10:15: Haurtzaro
+ 11:15: Elizalde

- ALEBIN NESKAK:
* Futbola ( Plazetan, Lezo ):
+ 9:00: Orereta B - Elizalde A
* Saskibaloia ( Lezoko kiroldegian ):
+ 11:15: Haurtzaro A - Haurtzaro B
Atsedena: Elizalde B

- ALEBIN MUTILAK:
* Eskubaloia ( Galtzarabordan, Orereta ):
+ 9:30: Elizalde A - Lizeoa A
* Saskibaloia ( Elorsoron ):
+ 9:15: Lizeoa C - Haurtzaro A
+ 9:15: Orereta E - Elizalde B
+ 10:15: Orereta D - Elizalde C
* Futbola ( plazetan, Orereta ).
+ 9:00 ( Zelai berrian ): Haurtzaro B - Gurutzeko Alabak
+ 10:00 ( Zelai berrian ): Langaitz D - Haurtzaro C