Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Asl
31
Abe '07

Gazte Informazio gunetik

                                                    

Eta gogoratu:    

Lar
29
Abe '07

2008a bustita hasi

Urtarrilaren 1ean, 12.00etan “Donostiako 1. Kontxapuzon“-a egingo da.

Adin guztietako pertsonek har dezakete parte (18 urtetik beherakoak gurasoen baimena beharko dute).

                                                                     

200 metroko trabesia izango da. Izen ematea Kontxako erlojuetan egin ahal izango da 11.30etatik aurrera eta 5 euro ordaindu behar da.

“Kontxapuzon” hau esklerosi anitza gaixotasuna duten pertsonen elkartearen (ADEMGI) ekimen bat da.

Informazio gehiago: www.ademgi.org // 943 24 56 00 edo 626 150 230

Lar
29
Abe '07

Gazteak, esateko asko

“La Caixa”-ren Gizarte Ekintzaren “Balioak dituzten gazteak” programaren erakusketa ibiltaria.

Urtarrilaren 4a arte, Ficoban. Sarrera dohainik.

                                                  

Lar
29
Abe '07

“Errenteria Hiria” XIII. laburmetraien lehiaketa

- 16 eta 30 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.

- Lan guztiak jatorrizkoak eta 2005 urteaz geroztik eginak beharko dute izan.

- Gaia egileak aukeratutakoa izango da eta edozein hizkuntzatan aurkez daitezke.

                                                     

Lanak aurkezteko epea 2008ko Otsailaren 15an amaituko da.

Osl
28
Abe '07

Euskarazko foroak!

Orain edozeinek izan dezake foro bat, inolako jakintzarik eduki gabe, eta  guztia euskaraz!

                                                                      

www.foroak.com orrialdea sortu da, batez ere egungo teknologia berrietan euskara zabaltzeko.

Lor ezazu zure foroa minutu batean dohain!

Osl
28
Abe '07

Euskal blogosferako onena!

                                                          

Zazpi@2007 wikiak euskal blogosferako 2007ko gertaera, berrikuntza, ekarpen, aldaketa,… nabarmenenak aukeratzeko ekimena jarri du abian. Parte hartu edota bozkatu nahi duzu???

                               www.zazpi2007.teknopata.net

Osl
28
Abe '07

Etxea alokatzeko 210 euroko diru laguntza

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 22 eta 30 urteko gazteek etxea alokatzeko 210 euroko diru laguntza jaso ahal izango dute, urtean 22.000 euro baino gutxiagoko diru sarrera gordinak badituzte.

Etxebizitza alokairuaren prezioa ezin izango da 700 euro baino handiagoa izan.

                                                             

Hitzarmena, Urtarrilaren 7ko astean sinatuko dela baieztatu du Javier Madrazok, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak.

Laguntza hauek “Bizilagun” erakundeak kudeatuko ditu (Plaza Bilbao,3- Donostia). Erakunde honek, informazio guztia urtarriletik aurrera jaso ahal izango dela esan du.

Ost
27
Abe '07

Intered erakunderako teknikari bat

 

Euskal Herriko Intered erakundeak “Garapenerako berdintasuna: emakumeak aurrera egiten badu, munduak ere bai” kanpainarako teknikari bat behar du.

Urtarrilaren 8ra arte bidali ahal izango duzu zure curriculuma.

Baldintzak jakin nahi badituzu zatoz GIG-era!

Ost
27
Abe '07

Aladdin izotz gainean ikuskizuna

                                               

Izotz gaineko patinaia artistikoko nazioarteko VI. ikuskizuna, Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregian.

     Abenduaren 28 eta 29an gaueko 21.00etan (euskaraz)

     Abenduaren 30ean gaueko 21.00etan (gazteleraz)

Informazio gehiago: www.txuriberri.com // Txuri-Berri izotz kluba: 639086225

Ask
26
Abe '07

Bekak

- Ikerketa:

     - Jesus Olaizola bibliografia beka.

        Bekaren helburua, datu base bibliografiako egitea da, gai librearekin, euskal kulturaren ezagutzaren esparruan.

        Epea: 2008-01-31

     - Gorlizko toponimiari buruzko ikerketa burutzeko beka.

        Epea: 2008-01-02

     - Arartekoaren ikerketa aplikatuetarako bekak.

        * Bereziki ahula den gizarte-talde bati dagokionez, gure erkidegoan giza eskubideak aplikatzen diren ikertzeko beka bat.

        * Euskadiko pobrezia edo desberdintasun egoerei buruzko analisi bat egiteko beka bat.

        Epea: 2008-01-07

- 3. Zikloa. Graduondokoak

     - Ameriketako Estatu Batuetan, Kanadan eta Europan graduondoko prestakuntza egiteko Caja Madrid bekak 2008

       Ikasketa arloak: Gizarte eta Zuzenbide arloa, Arlo Biosanitarioa eta Arlo Politeknikoa.

        Epea: 2008-01-31

     - Brujaseko (Belgika) eta Natolineko (Polonia) Europako kolegioan ikasketa Europarrak egiteko bekak.

        Epea: 2008-01-02tik 2008-02-05era.

     - Espainian eta Atzerrian kultura eta ondarea kudeatzeko bekak.

        Epea: 2008-01-02tik 2008-01-31ra

UNIBERTSITATEZ KANPOKO IKASKETAK

- Irakaskuntza ertaina

     - Minusbaliotasun fisikoak dituzten pertsonentzako lanbide heziketako beken XXXI. deialdia. 2007-2008

        Epea: 2008-01-25

- Besteak

     - Alemaniako errepublika federalean alemana ikasteko ikastaro trinkoetarako bekak. 2008

       Epea: 2008-01-04

     - Erroman dagoen Espainiako akademian arte ikasketak areagotzeko bekak.

        Epea: 2008-01-02tik 2008-01-31

Ast
25
Abe '07

kale ekintzak: gabon ALAIAK.

ABENDUAK 26-27 PUZGARRIAK KIROLDEGIAN.
ABENDUAK 26: EGUN OSOZ: 11:00-13:00
16:30-19:00

ABENDUAK 27: GOIZEZ: 11:00-13:00-

ABENDUAK 28: TXAN MAGOA 18.00 ETAN KIROLDEGIAN,

ABENDAK 29 GLOBO EGUNA 17:00 ETAN DONEZTEBE PLAZAN.

Asl
24
Abe '07

Oiartzungo Gazte Informazio Gunetik

                       

Lar
22
Abe '07

20 urte!

Gazte txartelak 20 urte betetzen ditu eta zurekin ospatu nahi du Andorran.

Bidaira 22 gazte-txartelaren titular joan daitezke.

Zozketaren oinarriak:

a) Lehiaketan Gazte-txartelaren titularrek bakarrik har dezakete parte.
b) Eskaera emailez bidali behar duzue urtarrilaren 6a baino lehen;
gazteria@ej-gv.es ra; jarri zure izena, NAN zenbakia, harremanetarako telefono zenbaki bat eta “Gazte-txartelaren 20.urteurrena” rako dela.
c) Zozketa bitartez jakingo da zeintzuk diren irabazleak. Gazteaukeran publikatuko dituzte irabezleen izenak.

Saria

  • Saritu bakoitzak Andorrara joateko bi plaza lortuko ditu: bat berarentzat eta bestea nahi duen pertsonarentzat, beti ere pertsona hori Gazte-txartelaren titularra izan behar delarik.

  • Adin txikikoak, adineko batekin joan beharko dute bidaiara, beti ere pertsona hau bere arduradun egingo delarik bidaian zehar. Kasu honetan ere, pertsona hau titularra izatea nahitaezkoa izango da. Era berean, saria jaso duen gazte bat adin txikiko beste batekin etorri nahi badu, hura honen erantzukizun osoa izango du.

  • Bidaiak barneratzen ez duen gauza bakarra jatorduak dira; hau da, ostiraleko afaria, larunbateko bazkari eta afaria eta igandeko bazkaria alegia.

  • Bidaiaren deskribapena:
    a) Bidaia 2008ko urtarrilaren 18, 19 eta 20an izango da eta autobusez egingo da bidaia bera.
    b) Ostiral arratsaldez, 18an, 16:30tan irtengo gara. Bilboko Moyua Plazatik irtengo da autobusa (Carlton hotelaren aurretik) eta Vitoria-Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Donostia-San Sebastian 1ean) 17:30tan egingo dugu bigarren geldialdia. Afaria bidean jan (etxetik ekarritakoa) eta lotarako iritsiko gara Comtes d´Urgell hotelera, Andorrara. Bertan izango gara bi gauetan.
    c) Larunbatean “zirkuitu eskimala” Larrabasan: egun guztia elurretan, toboganak, ibilbidea erraketa gainean, eta mendiko eskia praktikatuko duzue.
    d) Igande goizean Caldea n “zirkuitu termala”.
    e) Igande eguerdian etxerantz buelta; 21:30ak inguru Vitoria-Gasteizen izango gara eta 22:30tan Bilbon.

Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei baldintza batzuk ezartzen dizkie. Parte hartu nahi baduzu baldintzak ezagutu behar dituzu. Zozketetan eta leihaketetan parte hartzeak aipatutako baldintzak onartzea suposatzen du.

Lar
22
Abe '07

Asteburuko plana

Abenduak 22: Gaueko 22.00etan Garabi taldea. Folk-Rock musika emanaldia eta poesia uztartzen dituen ikuskizuna.

Abenduak 23: Arratsaldeko 18.00etan helduentzako antzerkia, udaletxean.

Osl
21
Abe '07

Janari bilketa

Bihar hasiko da urteroko moduan, Saharako errefuxiatu guneetara bidaltzeko janari bilketa, El-Watan Elkarteak antolatuta.

AlCampo merkatalgunean egongo dira, goizeko 10.00etatik gaueko 22.00etara.

Konpresak, azukrea, dilistak, arroza eta hegaluzea bilduko dituzte.

Egin zure ekarpena!