ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Astebururako plana

Abenduaren 6,7,8 eta 9an Gabonetako Azoka Ficoban 

Bertan, era askotako produktuak aurkituko dituzu: elikadura eta gastronomia; osasuna eta

edertasuna; dekorazioa; turismoa eta aisialdia; moda eta osagarriak; artisautza; etxerako

produktuak,… Azokako ateak goizeko 11.00etatik arratsaldeko 19.00etara egongo dira irekita.

Sarrerak 1 € balio du eta 12 urtetik beherakoak ez dute ezer ordaindu behar.

 

 Abenduaren 8an Transformer jolasak

 

Kale ekintzak antolatuta Gurutze auzoko Bizardia Elkartean Transfomer jolasak egingo dituzte

bertara inguratzen diren 6-12 urte bitarteko haurrak. Arratsaldeko 16.30etatik 18.30etara

izango dira jolasak.

 

Abenduaren 9an Ekimen Gastronomiko Solidarioa (Donostian)

 

11.30etatik 15.00etara San Martin Azokako erdiko pasilloan, taloak,gazta,…eta marka

ezberdinetako 12.000 gilda dastatzeko aukera. Gilda bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da

eta biltzen duten diruarekin Etiopiako Tygrai eskualdean dauden haurren elikadura bermatu

nahi du “Jangela Solidaria”k. Honen inguruko berri gehiago: www.jangelasolidaria.com helbidean.