Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ost
13
Abe '07

Txerri eguna

                                                   

Igande honetan ospatuko da Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolaturiko aurtengo txerri eguna.

Goizeko 10.00etan emango zaio hasiera azokari eta 13.30ak aldera azokako produktuen zozketa  burutuko dute, azokan produkturenbat erosita zozketan sartzeko txartela lortu dutenen artean.

 Liburu eta Disko azoka ere egun honetan irekiko dute abenduaren 24ra arte . Udaletxeko pleno aretoan egongo da 10.30etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara egongo da zabalik.

Ost
13
Abe '07

Sari banaketa

Igandean, Abenduak 16, eguerdiko 12.00etan

                                                             

Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian, XX. Prosa eta Poesia lehiaketa 2007ko sari banaketa!

Sari banaketa, Euskara Batzordeko eta epaimahaiko kideek burutuko dute, Lur Korta antzezle eta ipuin kontalariaren gidaritzapean egingo den ekitaldi atsegin eta dibertigarri batean.

Ost
13
Abe '07

Eskola kirola: 7. jardunaldia

     Kaixo denoi! Aste bateko geldialdia eta gero, hemen gaude bueltan berriro, gabonetako oporrak aurreko azken jardunaldia jokatzeko prest.

    Aste honetan, benjaminek talde kiroletako jardunaldia izango dute, baina alebin guztiek, pilota jardunaldia izango dute, bertan pilotan hasteko joku ezberdinak egingo dituztelarik ( barrenean punteria jolasa, zestak erabiltzea… ). Gabonak baino lehenagoko azken jardunaldia izaki, espero dugu jendea gogoz eta umoretsu etortzea ekintza ezberdinetara.

    Hau da Oiartzungo umeen aste buru honetako egutegia:

  • BENJAMIN NESKAK:

       * Saskibaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

       - 11:00: Elizalde A - Haurtzaro

       - 12:00: Gamon B - Elizalde B

  • BENJAMIN MUTILAK:   

       * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ) :

        - 9:45: Elizalde A - Telleri B

       * Futbola ( Beraungo Mikel Odriozola estadioan ):

        - 9:30: Haurtzaro A - Koldo Mitxelena A

       * Saskibaloia ( Oreretako Gamon ikastolan ):

        - 9:00: Elizalde C - Elizalde B

        - 10:30: Hautzaro B - Gurutzeko Alabak B

        - 11:15: Haurtzaro C - Langaitz C

  • ALEBINAK ( denek pilota Lezoko Bekoerrota kiroldegiko frontoian ):

        - 10:30: Elizalde eta Haurtzaroko MUTILAK

        - 11:30: Haurtzaro eta Elizaldeko NESKAK