ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Txerri eguna

                                                   

Igande honetan ospatuko da Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolaturiko aurtengo txerri eguna.

Goizeko 10.00etan emango zaio hasiera azokari eta 13.30ak aldera azokako produktuen zozketa  burutuko dute, azokan produkturenbat erosita zozketan sartzeko txartela lortu dutenen artean.

 Liburu eta Disko azoka ere egun honetan irekiko dute abenduaren 24ra arte . Udaletxeko pleno aretoan egongo da 10.30etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara egongo da zabalik.