ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Gazte txartelak 20 urte betetzen ditu eta zurekin ospatu nahi du Andorran.

Bidaira 22 gazte-txartelaren titular joan daitezke.

Zozketaren oinarriak:

a) Lehiaketan Gazte-txartelaren titularrek bakarrik har dezakete parte.
b) Eskaera emailez bidali behar duzue urtarrilaren 6a baino lehen;
gazteria@ej-gv.es ra; jarri zure izena, NAN zenbakia, harremanetarako telefono zenbaki bat eta “Gazte-txartelaren 20.urteurrena” rako dela.
c) Zozketa bitartez jakingo da zeintzuk diren irabazleak. Gazteaukeran publikatuko dituzte irabezleen izenak.

Saria

  • Saritu bakoitzak Andorrara joateko bi plaza lortuko ditu: bat berarentzat eta bestea nahi duen pertsonarentzat, beti ere pertsona hori Gazte-txartelaren titularra izan behar delarik.

  • Adin txikikoak, adineko batekin joan beharko dute bidaiara, beti ere pertsona hau bere arduradun egingo delarik bidaian zehar. Kasu honetan ere, pertsona hau titularra izatea nahitaezkoa izango da. Era berean, saria jaso duen gazte bat adin txikiko beste batekin etorri nahi badu, hura honen erantzukizun osoa izango du.

  • Bidaiak barneratzen ez duen gauza bakarra jatorduak dira; hau da, ostiraleko afaria, larunbateko bazkari eta afaria eta igandeko bazkaria alegia.

  • Bidaiaren deskribapena:
    a) Bidaia 2008ko urtarrilaren 18, 19 eta 20an izango da eta autobusez egingo da bidaia bera.
    b) Ostiral arratsaldez, 18an, 16:30tan irtengo gara. Bilboko Moyua Plazatik irtengo da autobusa (Carlton hotelaren aurretik) eta Vitoria-Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Donostia-San Sebastian 1ean) 17:30tan egingo dugu bigarren geldialdia. Afaria bidean jan (etxetik ekarritakoa) eta lotarako iritsiko gara Comtes d´Urgell hotelera, Andorrara. Bertan izango gara bi gauetan.
    c) Larunbatean “zirkuitu eskimala” Larrabasan: egun guztia elurretan, toboganak, ibilbidea erraketa gainean, eta mendiko eskia praktikatuko duzue.
    d) Igande goizean Caldea n “zirkuitu termala”.
    e) Igande eguerdian etxerantz buelta; 21:30ak inguru Vitoria-Gasteizen izango gara eta 22:30tan Bilbon.

Gazte-txartelak bere zozketa eta lehiaketei baldintza batzuk ezartzen dizkie. Parte hartu nahi baduzu baldintzak ezagutu behar dituzu. Zozketetan eta leihaketetan parte hartzeak aipatutako baldintzak onartzea suposatzen du.