Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Osl
28
Abe '07

Euskarazko foroak!

Orain edozeinek izan dezake foro bat, inolako jakintzarik eduki gabe, eta  guztia euskaraz!

                                                                      

www.foroak.com orrialdea sortu da, batez ere egungo teknologia berrietan euskara zabaltzeko.

Lor ezazu zure foroa minutu batean dohain!

Osl
28
Abe '07

Euskal blogosferako onena!

                                                          

Zazpi@2007 wikiak euskal blogosferako 2007ko gertaera, berrikuntza, ekarpen, aldaketa,… nabarmenenak aukeratzeko ekimena jarri du abian. Parte hartu edota bozkatu nahi duzu???

                               www.zazpi2007.teknopata.net

Osl
28
Abe '07

Etxea alokatzeko 210 euroko diru laguntza

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 22 eta 30 urteko gazteek etxea alokatzeko 210 euroko diru laguntza jaso ahal izango dute, urtean 22.000 euro baino gutxiagoko diru sarrera gordinak badituzte.

Etxebizitza alokairuaren prezioa ezin izango da 700 euro baino handiagoa izan.

                                                             

Hitzarmena, Urtarrilaren 7ko astean sinatuko dela baieztatu du Javier Madrazok, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak.

Laguntza hauek “Bizilagun” erakundeak kudeatuko ditu (Plaza Bilbao,3- Donostia). Erakunde honek, informazio guztia urtarriletik aurrera jaso ahal izango dela esan du.