ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskola kirola: 9. jardunaldia

    Kaixo denoi!

     Aste honetan ere eskola kiroleko jardunaldi polita dugu prestatua Oarsoaldeako neska – mutikoentzako. Aurreko asteburuan arazo batzuk izan ziren eguraldia zela eta, instalakuntza “estali” batzuetan ura sartu eta umeak irrstatzen zirelako batetik eta bestetik, Fanderiako futbol zelaian ur dexente pilatu zelako. Hala ere, ekintza gehienak aurrera eraman ziren.

     Larunbata honetan, benjaminek kirol egokituko jardunaldia izango dute Lezoko Bekoerrota kiroldegian, bertan, gutxitu fisikoek dituzten zailtasunak era errealean ezagutuko dituztelarik; itsuek, gorrek, hanketako paralisia dutenek, garun paralisia dutenek bizi dituzten egoeretara hurbiltzen saiatuko gara, era dibertigarri batean, hauek dauzkaten zailtasunak barneratu ditzaten.

     Alebinek aldiz, talde kirolen jardunaldi normala izango dute.

     Hau da Oiartzungo neska – mutilek asteburu honetan izango duten egutegia:

  • BENJAMIN GUZTIAK:

     * Kirol egokitua ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

     + 12:30: Haurtzaro eta Elizaldeko neska mutilak

  • ALEBIN NESKAK:

     * Futbola ( Lezoko Plazeta futbol zelaian ):

     + 10:00: Gamon A – Elizalde A

     * Saskibaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian!!! )

     + 11:30:  Haurtzaro B – K.Mitxelena

     + 11:30: Langaitz A – Elizalde B

     + 12:30: Lezo B – Haurtzaro A

  • ALEBIN MUTILAK:

     * Eskubaloia ( Oreretako Galtzarborda kiroldegian ):

     + 9:30:  Haurtzaro A – Orereta B

     + 10:30: Elizalde A – Telleri B

     * Saskibaloia ( Oiartzungo Elorsoro kiroldegian ):

     + 9:15: Lezo C –  Elizalde B

     + 10:15: Lizeoa C – Elizalde C

     * Futbola ( Oreretako Fanderia futbol zelaian ):

     + 9:00: Gamon C – Haurtzaro C

     + 10:00 ( zelai berrian ): Beraun Berri – Haurtzaro B

    Â