Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ost
24
Urt '08

060.es: Lanari buruzko informazio praktikoa

Lanari buruzko informazio praktikoa behar baduzu, Administrazio Publikoetako Ministerioak duen webguneak edo telefonoak lagunduko dizu: www.060.es edo 060 telefonoa. Lan mundurako behar duzun guztia bertan daukazu: dokumentuak, eskabideak, kontratuen inguruko informazioa, lan-bizitzaren agiria,…

Orienta zaitez 060.es webgunean!

Ost
24
Urt '08

Kale ekintzak: ELVI BENTRILOKUOA

LARUNBATA 26

Lehen aldiz Oiartzunen.

Udal pleno aretoan, arratsaldeko 17:00etan.

ELVI BENTRILOKUO ospetsua etorriko da.

Bere pertsonai MATTIN, LESTER ETA XIXI rekin batera.

                                                        

Ost
24
Urt '08

Eskola kirola: 10. jardunaldia

    Kaixo!!!

    Asteburu honetan, talde kiroletako jardunaldia izango dute Oarsoaldeako eskola kirolean parte hartzen duten neska mutil guztiek. Ihauteriak direla eta hurrengo astean atsedena hartu baino lehen, kirolari fin eta gogotsuz mozorrotuko zaizkigu gure kirolari txikiak larunbata honetan.

    Hau da jardunaldi honetako egutegia Oiartzungo neska mutilentzat:

  • BENJAMIN NESKAK:

     * Futbola ( Beraungo Mikel Odriozola estadioan ):

      + 9:30: Haurtzaro - K.Mitxelena:

      + 10:30: Elizalde B - Elizalde A

  • BENJAMIN MUTILAK:

      * Saskibaloia ( Oreretako Gamon Ikastolan ):

      + 11:15: Lizeoa B - Elizalde A

     * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      9:45: Haurtzaro A - Lezo C

    * Futbola ( Beraungo Mikel Odriozola estadioan ):

     + 9:30: Langaitz B - Elizalde C

     + B.Berri - Haurtzaro C

     + Gamon C - Elizalde C

Atsedena: Haurtzaro B

  • ALEBIN NESKAK:

     * Futbola ( Lezoko Plazeta futbol zelaian):

      + 9:00: Lizeoa - Elizalde A

     * Saskibaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      + 9:oo: Elizalde B - Lezo B

      + 10:00: Lezo B - haurtzaro B

  Atsedena: Haurtzaro A

  • ALEBIN MUTILAK:

     * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ):

     + 10:30: Langaitz A - Elizalde A

     + 10:30: Telleri B - Haurtzaro A

    * Saskibaloia ( Oiartzungo Elorsoro kiroldegian ):

     + 10:15: Elizalde B - Lizeoa D

     + 11:15: Elizalde C - Lezo C

    * Futbola ( Oreretako Fanderia futbol zelaian ):

      + 9:00: Haurtzaro C - B.Berri

      + 10:00 ( Zelai berrian ): Haurtzaro B - G.Alabak