Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ask
30
Urt '08

Eski irteera prest dugu!!

Horixe ba,  OTSAILAK 10, denak eskiatzera!!

                                                          

Izena emateko, eskolako listetan. Epea irekia ostirala arte.

Gogoratu!! Gurasoen baimenarekin, justifikante bat hartu behar duzue irakasle gelatik.

Gehienez astelenean dirua LABORALEAN  sartu behar da.

Kontu korrontea: 30350126621261047401

Gurasoen justifikantea eta DNI fotokopia (GURASOENA) udaletxeko rezepziora eraman behar da.

Animatu!! Erki pasado dugu ta!!

Antolatzailea: GAZTE FORUA 

Ask
30
Urt '08

Lan eskaintzak

- Begiraleak ingeleseko udalekuetarako.

Mondragon Linguak begiraleak behar ditu 7-14 urte bitarteko haurrentzat uztailean antolatzen dituen ingeleseko udalekuetarako. Interesik baduzu, Otsailaren 27a baino lehen bidali curriculuma. (lan eskaintza)

- VSF (Veterinarios Sin Fronteras) erakundeak lurralde koordinazio arduraduna behar du Bolivian.

Natura baliabideen kudeaketa eta hauek herrietara irits daitezen kudeatu beharko du besteak beste. (lan eskaintza)

- Bi ENG kamerari.

Lokalia telebistak bi ENG kamerari behar ditu Irunen eta Donostian dituen zentruetarako. Lanpostu bat asteburuetarako izango da eta bestea astegunerako. Bideo profesionaleko kamerak erabiltzen eskarmentua eskatzen da eta Premiere eta Photoshop-en ezagutzak hartuko dira kontutan. Ezinbestekoa da B1 karneta.

Interesatuak deitu 943 11 61 00 telefonora.

Ask
30
Urt '08

Kulturgunea eta zabalgunea

Aukera askeko kredituak lortzeko aukera paregabea duzu, bigarren lauhilabeterako antolatu diren ikastaroekin.

Ikastaroetako izenematea Gipuzkoako Kanpuseko kultur eta kirol bulegoan egingo da.

Epea: Otsailaren 7tik 21era.

Begiratu eskaintza eta aukeratu gustokoena duzuna!