Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ost
28
Ots '08

Lan eskaintza gizarte hezitzaileentzat

Ostargi Gizarte Elkarteak, Gipuzkoako herrialde batzuetan gauzatu nahi dituzten programa ezberdinetan lan egiteko gizarte hezitzaileak behar ditu.

Interesatua bazaude, bidali zure curriculuma info@ostargi.org helbidera edo deitu 666 466 959 telefonora eta elkarrizketan parte hartu. Epea martxoaren 14ean bukatuko da.

Eskaintzaren informazioa

Ost
28
Ots '08

Eskola kirola: 14. jardunaldia

     Kaixo denoi! Pasa den astean ezin izan genuen eskola kiroleko jardunalia argitaratu, blogean izandako arazo batzuen ondorioz,baina arazo horiek konponduta hemen gaituzue berriro ere.

     Aste honetan, talde kiroletako jardunaldia izango dute neska mutil guztiek,beraz, saskibaloi, eskubaloi eta futbol partidak jokatuko dira. 

     Hau da Oiartzungo neska mutilek larunbata goizerako duten egutegia:

  • BENJAMIN NESKAK:

     * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      + 9:00: Elizalde A - Lizeoa C

      + 10:00: Elizalde B - Haurtzaro

  • BENJAMIN MUTILAK:

     *  Futbola ( Beraungo Mikel Odriozola Estadioan ):

      + 9:30: Elizalde A - Telleri B

     * Saskibaloia ( Oreretako Gamon ikastolan ):

      + 11:15: Haurtzaro A - Orereta C

     * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      + 9:00: Elizalde C - B.Berri

      + 9:45: Gurutzeko Alabak - Haurtzaro B

      + 10:30: Elizalde B - Haurtzaro C

 

  • ALEBIN NESKAK:

     * Saskibaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      + 11:00: Orereta A - Elizalde A

     * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ):

      + 11:30: Lezo B - Haurtzaro B

      + 12:30: Elizalde B - Koldo Mitxelena

      + 12:30:Haurtzaro A - Lezo C

  • ALEBIN MUTILAK:

     * Futbola ( Oreretako Fanderia futbol zelaian ):

      + 9:00 ( Zelai berrian ): Elizalde A - Lizeoa B

      + 900: Haurtzaro A - Gamon B

     * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ).

      + 9:30: Koldo Mitxelena - Elizalde C

      + 10:30: Lezo B - Elizalde B

    * Saskibaloia ( Oiartzungo Elorsoro kiroldegian ):

      + 10:15:  Haurtzaro C - Karmengo Ama 

      + 11:15: Orereta G - Haurtzaro B