Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ost
13
Mar '08

Gipuzkoako Foru Aldundiaren udalekuak 2008

Udako kanpaina martxan jarri da!

                                               

7 eta 13 urte bitartean badituzu eta eskaintza interesatzen bazaizu, martxoaren 31tik apirilaren 9ra bitartean egin behar du izen ematea zozketan parte hartu ahal izateko

Izen ematea, Gazte Informazio Gunean egin daiteke edo www.gipuzkoa.net/oporraldi web gunean.

Ost
13
Mar '08

Eskola kirola: 16. jardunaldia

     Kaixo denoi!!

     Aste honetako eskola kiroleko jardunaldia nahiko berezia izango da; batetik, Aste Santua iritsi baino lehen jokatuko den azken jardunaldia izango delako ( gero bi asteko atsedenaldia izango da ) eta bestetik, benjaminek pilota jardunaldia izango dutelako eta alebinek berriz atsedenaldia ( Aste Santuaren gertutasun hori aprobetxatu nahi dutenentzat ).

     Esan bezala, benjamin guztiek pilota jardunaldia izango dute eta oiartzuarrek konkretuki, Lezoko Bekoerrota kiroldegiko frontoiean. Espero dugu, partehartzea altua izatea eta ume eta guraso guztiak frontoitik gustora ateratzea.

     Hau da Haurtzaro eta Elizaldeko umeen ordutegia Larunbaterako:

  • Pilota saioa Lezoko Bekoerrota kiroldegiko frontoian: 

       + 9:30tan: Elizalde eta Koldo Mitxelena

       + 10:30tan: Haurtzaro eta Lezo 

     Ondo pasa oporretan!!!!!