ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskola kirola: 16. jardunaldia

     Kaixo denoi!!

     Aste honetako eskola kiroleko jardunaldia nahiko berezia izango da; batetik, Aste Santua iritsi baino lehen jokatuko den azken jardunaldia izango delako ( gero bi asteko atsedenaldia izango da ) eta bestetik, benjaminek pilota jardunaldia izango dutelako eta alebinek berriz atsedenaldia ( Aste Santuaren gertutasun hori aprobetxatu nahi dutenentzat ).

     Esan bezala, benjamin guztiek pilota jardunaldia izango dute eta oiartzuarrek konkretuki, Lezoko Bekoerrota kiroldegiko frontoiean. Espero dugu, partehartzea altua izatea eta ume eta guraso guztiak frontoitik gustora ateratzea.

     Hau da Haurtzaro eta Elizaldeko umeen ordutegia Larunbaterako:

  • Pilota saioa Lezoko Bekoerrota kiroldegiko frontoian: 

       + 9:30tan: Elizalde eta Koldo Mitxelena

       + 10:30tan: Haurtzaro eta Lezo 

     Ondo pasa oporretan!!!!!Â