Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Osl
14
Mar '08

Alokatzeko behar duzun informazio guztia!

Pisu bat alokatzekotan? Edo lagunartean lokal bat alokatu nahi?

Dagoeneko alokatu duzula?

Egoera guztietara bideratutako informazioa aurkituko duzu artikulu honetan:

 

- Entitate publiko eta pribatuak

- Ikasleok zer?

- Etorri berrientzako etxebizitza bilatzeko laguntza

- Jakin beharrekoak (kontratuak,…)

- Diru laguntzak

Osl
14
Mar '08

Interesatuko zaizu!

Ezagutzen al duzu Uda Txoko web gunea?

                                                       

Gipuzkoako Gazte Informazio eta Dokumentazioko Lurralde Zentroak gazte, haur eta gurasoei tresna erabilgarri eta bizi bat eskaini nahi die, udako ekintzak ezagutu ditzaten.

Estatuko nahiz Nazioarteko erakundeek eta Gipuzkoako Astialdi Foroan sartuta dauden astialdiko taldeek antolatutako udako ekintza eta programei buruzko informazioa aurkituko duzue datu-base honetan: udalekuak, kanpamenduak, auzolandegiak,…

Bestalde, aisialdi begiralea bazara web gune honetan lan eskaintzen berri ere badaukazu!

Begirada bat botatzea merezi du!

Osl
14
Mar '08

Epaimahai gaztea

Apirilean, Giza Eskubideen VI. Zinemaldiaren GAZTE EPAIMAHAIKO KIDE izan zaitezke.

Film labur onena saritu dezakezu eta Zinemaldiko film guztiak DOAN ikusi ere.

Adina: 18-25 urte.

Apirilaren 18tik 25era Victoria Eugenia Antzokian.

Izena emateko epea: APIRILAREN 11an

Informazio gehiago: 943 481689 / 943 481975 / 630 934994

Oinarriak

www.cineyderechoshumanos.com

Osl
14
Mar '08

kale ekintzak: martxoak 15 larunbata

dantza egiteko gogorik bai?
larunbatean 17:00 etatik aurrera IRRINTZI taldearekin

ER(R)OMERIA izango dugu Donezebe plazan