Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Asl
21
Api '08

EHUko XXVII.uda ikastaroak eta XX. Europar ikastaroak

 Dagoeneko argitaratu dira EHU-ko Uda Ikastaroen eta Europar Ikastaroen zerrendak. Izen-emateak maiatzaren 5etik 31ra egin beharko dira Miramar Jauregian kokatua dagoen Ikastaroen Idazkaritzan. Beka eskatu nahi dutenek, apirilaren 23a baino lehen egin beharko dute bulego horretan bertan.
Miramar Jauregia
20007 Donostia
cursosverano@sc.ehu.es
Tel: 943 219511
Faxa: 943 219598

                                                         

Udako ikastaroen web gunea

Asl
21
Api '08

Auzolandegiak 2008

Leku askotako gazteak elkartu, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzea gustatuko balitzaizu, eman izena auzolandegi batean!!!

                                                

Izena ematea apirilaren 26an, goizeko 9etatik aurrera egin dezakezu, internet bidez!

Euskadiko auzolandegiak

Autonomia erkidegoetako auzolandegiak

Atzerriko auzolandegiak

Izen ematea, galdera ohikoenak, baldintzak…