Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ast
29
Api '08

Enplegu azoka Donostian (maiatzak 14-15)

¿LAN BILA ZABILTZA?
Lan bila bazabiltza, zure lana aldatu edo hobetu nahi baduzu, Enplegu Azoka da zure lekua. Maiatzaren 14 eta 15 egingo da, BAINA IZEN EMATEA MAIATZAREN 5ETIK 11RA EGIN BEHARKO DUZU! 

                                                  

Izen emateko 2 modu:

1- Izen ematea CEMEI-n (Portuetxe, 23 A - Igara):
Maiatzaren 5etik 12ra.

CEMEI-n, (Portuetxe, 23 A - Igara), Donostiako Sustapenak lan-eskaintzen berri emango dizu eta Enplegu Azokan (maiatzaren 14 eta 15ean) izango diren elkarrizketetarako hitzordua emango dizu.

Eraman beharreko agiriak: Curriculum eguneratuaren hiru kopia eta argazki bat.
Ordutegia: 9:00etatik 18:00etara. Astelehenetik ostiralera.

2-Izen ematea ONLINE:
Maiatzaren 5etik 11ra.

1. urratsa: Lan eskaintzak ikusi eta zuretzako interesgarriak direnetan izena emateko eskaria egin.
2. urratsa: Curriculumaren datu guztiak on line bete (ez ahaztu zure esperientzia, prestakuntza, ordutegi-aukera eta helburuei buruzko informazioa sartzea).
3. urratsa: Donostiako Sustapena zurekin harremanetan jarriko da Enplegu Azokan izango diren elkarrizketetarako hitzordua emateko.

Azokaren inguruko informazio gehiago

Ast
29
Api '08

Sarrera eskaera egiteko epeak, erne ibili!

Datorren ikasturtean zer ikasiko duzun erabakita al daukazu?

                                                         

Hala bada, sarrera eskaerak egiteko epeak laister dira. Hemen batzuenak:

EHU sarbide egutegia

Deustuko Unibertsitatea: maiatzaren 30a arte

Mondragon Unibertsitatea: uztailaren 1etik 8ra.

Nafarroako Unibertsitate Pribatua: maiatzaren 15a arte.

Lanbide Heziketa 

Gaiarekin lotutako artikulu bat: “Gazteek gehien gustatzen zaiena ikasi behar dute; ez gizarteak agintzen diena.” 

Ast
29
Api '08

Etxebizitza eskubidearen inguruko Gazte Topaketak Bilbon

Euskal Herriko Gazteria Kontseiluak Etxebizitza Eskubidearen inguruko Gazte Topaketak antolatu ditu Bilbon maiatzaren 10ean. Bertan egingo diren hitzaldi, lan-talde, eztabaida eta mahai-inguruetan zure ekarpena ere beharrezkoa da. Animatu eta parte hartu!

                                                  

 

www.etxebizitza.ehgk.org