ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskola – kirola: 21. jardunaldia

     Kaixo!!

     Asteburu bateko atsedenaldia izan eta gero, ikasturtearen azken txanpari gogoz ekiteko asmoz egotea espero dugu. 4 jardunaldi gehiago besterik ez dira geratzen eta hauekin gozatzea da helburua. 

     Larunbata honetan, bizikleta jaia ospatuko da Orereta-n, bai benjamin eta bai alebin mailetan. Bi ataletan banaturik dago ekintza: batetik, maila batekoek herrian zehar buelta ematen duten bitartean besteek lasterketak egingo dituzte Fanderia inguruan. Gero alderantziz.

     Oiartzungo haurrak Elorosoko sarreran geratuak dira 9:15etan Fanderiara joateko. Bidegorria hartu eta Arraguako errotonda pasatzeko Udaltzainen laguntza izango dute. Honez gain,  guraso guztiak animatzen ditugu bidean lagundu dezaten.

 Ondo ibili!!!Â