Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ost
29
Mai '08

Kontzertuak Gaztetxean!

 

Datorren larunbatean, maiatzak 31, gaueko 22:00etatik aurrera, Hesian, Eutsi, Uko eta NPJ taldeek kontzertua eskainiko dute Kataxulo Gaztetxean.

Sarrerak 3 euro balio du.

                                                       

                                                        (Hesian taldea)

Ost
29
Mai '08

Eskola - kirola: 2007-2008-ko Azken festa

     Kaixo denoi!!

     Iritsi da aurtengo eskola kiroleko denboraldiko azken festaren eguna. Ikasturtea azkar pasa da eta espero dugu denek asko gozatu izana kirol ezberdinak praktikatzen ( eta gurasoak, ikusten ). Nahiko denboraldi positiboa izan da, non partidak normaltasunez jokatu ahal izan diren eta haurren parte hartzeak berriz ere gora egin duen (Oiartzunen 200 haur inguru eta Oarsoaldea mailan, 1000tik gora ).   

     Hurrengo urtean ere haur kopuru handia biltzea espero dugu, eskola kirolaren parte hartze eta garapen integrala moduko baloreen eraginpean hazi eta hezi daitezen.

     Larunbata honetan, azken festa ospatuko da, eskubaloiko partidak jokatu eta talde bakoitzari bere saria emango zaiolarik. Alebinek Galtzarabordan eta Benjaminek Lezon ospatuko dute festa.

     Besterik gabe, mila esker eskola kiroleko programa aurrera eramatea ahalbideratzen duzuen guztioi ( haur, begirale, epaile, guraso … ), zuen laguntzarik gabe ezinezkoa bailitzake entrenamendu eta jardunaldiak aurrera eramatea. ESKERRIKASKO!!

     Hau da Larunbata honetako Oiartzungo haurren egutegia:

  • BENJAMIN NESKAK: 

     * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      + 9:55: Elizalde A - Haurtzaro

      + 10:35: Elizalde B - K.Mitxelena

( Talde hauek 11:15 etan jasoko dituzte sariak)

  • BENJAMIN MUTILAK:

     * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):

      + 9:15: Telleri B - Elizalde A

      + 10:55: Haurtzaro A - Telleri C 

( Talde hauek 11:15 etan jasoko dituzte sariak)

      + 12:30: Elizalde C - Haurtzaro B

      + 12:50: B.Berri - Elizalde B

      + 13:10: Haurtzaro C - Langaitz C

      +13:10: K.Ama - Elizalde C (bi partida jokatuko ditu )

( Talde hauek 13:30 etan jasoko dituzte sariak)

  • ALEBIN NESKAK:

     * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ):

      + 10:30: Elizalde A - B.Berri

( Talde honek 11:45-etan jasoko ditu sariak )

     + 12:00: Elizalde B - Lezo C

     + 12:25: Haurtzaro B - Orereta C

     + 12:50: Haurtzaro A - K.Mitxelena

( Talde hauek 13:15etan jasoko dituzte sariak)

  • ALEBIN MUTILAK:

     * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ):

      + 9:25:Elizalde A - Telleri B

      + 9:50: Haurtzaro A - Gamon A

( Talde hauek 10:15etan jasoko dituzte sariak )

      + 10:55: Elizalde C - Orereta D

      + 10:55: Lizeoa C - Elizalde B

(Talde hauek 11:45tan jasoko dituzte sariak )

      + 12:00: Haurtzaro C - Orereta G 

      + 12:25: Haurtzaro B - Gamon D

( Talde hauek 13:15etan jasoko dituzte sariak )