You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles from "Ekaina, 2008"

Gazte informazio gunean ere udako ordutegia

Datorren astelehenetik (ekainak 30) hasita…

                                                      

                             Astelehenetik ostiralera: 11.00etatik 13.00etara

                             Larunbatetan: 10.30etatik 13.30etara

Oiartzuarren hizkera

Ttur-ttur euskaltzaleon bilguneak herriko hizkera eta ahozko ondarea jaso eta hedatzeko helburuarekin, herriko 40 nagusiri elkarrizketak egin eta hauen grabazioak interneten jarri ditu.

                                                    

Autobus eta trenen ordutegiak

Autobusak zer ordutegi duen ez dakizula??

                                                 

Joan behar duzun lekura iristeko trenena egokiago zaizula baina ordutegia ez dakizula??

Hemen kontsultatu ditzazkezu autobusa , topoa eta trenaren ordutegiak!!

eka 24, 2008

altzibarko jaiak 2008

Jakinarazi nahi dizuegu iganderako programatuta geneukan haurren ikuskizuna, azkenean Gaztelekuan izango da, eta ez txoznaren gertu, hasiera batean esan genuen bezela.Agerrealde etxadia z/g -an aurkitzen da Gaztelekua, altzibarko eskoletik gertu.Besterik gabe, guztiei animatu festetan parte hartzeko.

San Juan gaua

 

San Juan bezperako gauaren protagonista sua da. Magia ikutuarekin, mendez-mende eta belaunaldiz-belaunaldi zabaldu da ohitura.

                                                            

Ekainak 23a, urteko gaurik motzena da, batzuen iritziz, argiaren garaipena iluntasunaren aurrean. Eguzkia, sua eta ura dira bere erritualetan ezaugarririk garrantzitsuenak eta gau horretan pizten diren suak gaitzetik babesten du jendea urte osoan zehar. Errautsak azaleko gaixotasunak sendatzen omen ditu legearen arabera eta hiru aldiz salto egin behar omen da suaren  gainetik urte on bat izateko.

San Juan gaueko suaren inguruko kondaira, pasadizo, erritual,… berezirik ezagutzen al duzu? Gustura ezagutuko genuke!!!

                                                           Ondo pasa San Juan gaua!!!

Arcachon aquapark-era irteera!!!

Datorren ekainaren 30ean, ongi pasatzeko aukera paregabea duzu!

Kuadrillategi eta Gazte Foruak antolatuta Arcachon aquapark-era egun pasa.

                                                        

                          (klikatu argazkian bertan ze aurkituko duzun ikusi nahi baduzu) 

Joan eta ondo pasatzeko gogoa badaukazu, informazio orrian aurkituko duzun kontu korronte zenbakian 20€ sartu eta ordainagiria eta gurasoen baimena sinatua (ikastetxeetako idazkeritzan hartu dezakezue) ekarri behar dituzu Gazte Informazio Bulegora ekainaren 21 arte.

Ez duzu ba aukera hau galduko, ezta???

Informazio orriaComo usted puede ver, el baccarat es uno de los juegos de pacific poker en línea más fáciles (a pesar de tener reputación de ser un juego fuera de alcance) y por esto, el baccarat en línea es perfecto para los principiantes.

Prentsako lan-eskaintzen dosierra

Asteartero:

Igandetako hainbat egunkaritan (Berria, El Correo, Noticias de Gipuzkoa, Diario de Navarra, Diario Vasco, Gara, El Mundo eta El Pais) argitaratutako lan-eskaintzekin eginiko dosier bat duzu zintzilik sarean, sektoreka (17 ezberdin) eta lurraldeka (Gipuzkoa, Euskal Herria eta besteak).

                                                       

EHZ festibala

EHZ festibala 2008 ekainaren 27, 28 eta 29an ospatuko da. Begiratu non eros ditzazkezun sarrerak eta bide batez bertan ze aurkitu dezakezun ere bai!!!

                                                    

eka 17, 2008

altzibarko jaiak 2008

Aurtengo altzibar jaietarako prestatu dugun egitaraua aurkezten dizuegu. Kontzertuak Gaztelekuko txosnan izango dira eta haurren ikuskizuna gertu izango dira. Dena doan noski!!! ONDO PASA FESTETAN

Lan eskaintza

Elizondoko Baztan Ikastolak

                                       hiru irakasle behar ditu:

- Haur Hezkuntzako espezialista

- Ingeleseko espezialista

- Gorputz Heziketarako espezialista

Curriculumak ekainaren 20a arte bidal daitezke:
Baztan Ikastola
Mendinueta z/g
31700 Elizondo
baztan@ikastola.net

Mundumira: munduko kulturen festa

Aurten MUNDUMIRA munduko kulturen festa, Bergaran ospatuko da ekainak 6, 7 eta 8 bitartean.

                                                              

Bertan ikusteko aukera:

Alpha Blondy (costa de marfil), Oreka TX (euskal herria), Tasha´s World (holanda-ingalaterra), 08001 (katalunia), DJ Floro (madril), Revolutionary Brothers, Derviches del Cairo (egipto),…

 Ekainak 6  

Ekainak 7

Ekainak 8

Bigarren eskuko azoka

Bihar, ekainak 8, goizeko 10.00etatik 14.00ak arte herriko plazan, San Markos mankomunitateak antolatuta,  bigarren eskuko azoka ikusteko aukera izango da.

25 postu egongo dira eta goiz guztian zehar taillerak, animazioa eta zozketak egingo dituzte.

                                                   

www.merka2sanmarcos.org

Graffiti tailerra

Graffiti tailerra Ekainaren 21ean arratsaldeko 17.00etan, herriko plazan!!!

                                                       

12-18 urte bitartean badituzu,

                       Oiartzuarra bazara

                                     eta graffitiak egitea gustoko baduzu,…

                                                     ekarri zure marrazkiaren bozetoa

                                                                   eta erabiliko dituzun kolore zerrenda

   gazte informazio bulegora ekainaren 14a baino lehen!!!

Antolatzailea: Gazte Forua

Udan lan bila???

 

Ikasturtea bukatu eta udan gastatzeko dirurik ez???

                                                                

Hemen dauzkazu zenbait esteka jakin behar eta interesatuko zaizun informazioarekin:

- Xoxik lortu nahi?

- Lana atzerrian. Nondik hasi?

- Lana non bilatu?

- Lan bila nabil.

- Au Pair gisa joateko agentziak.

Ez ahaztu www.lanbide.net web gunean udalerri bakoitzeko lan eskaintzak kontsultatu ditzazkezula.

Eta bulegora etortzen bazara, egunero egunkari eta internet-eko zenbait orrialdetatik ateratako lan eskaintzen berri jaso dezakezu.

Orrialdeak:12»
Connect with Facebook

Etiketen hodeia

Facebook-en

Twitter-en