ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

UEUn parte hartu nahi duten ikasle Oiartzuarrentzat bekak

Oiartzungo udalak Udako Euskal Unibertsitatean matrikulatzen diren Oiartzungo ikasle eta langabetuei diru laguntzak eskaintzen dizkie, matrikula eta egoitza gastuaren %50.

                                                             

Eskaera egiteko 2008ko Irailaren 10a baino lehen ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte interesatuak:

– Eskaera orria behar bezala beteta.

– Matrikularen ordainagiriaren kopia.

– 2007-2008 ikasturtean ikasle edota langabetu izan direnaren frogagiria.

– UEUk emandako parte-hartze ziurtagiriaren kopia.