Oporrak lasai igarotzeko zenbait aholku
Uda honetan hegazkinez bidaiatzekotan bazabiltza jakin ezazu zein diren zure eskubideak!
- Ekipajeak kalteren bat izan badu edo galdu baldin bada, hegan egin duzun konpainiaren mostradorera jo eta Ekipajearen Irregulartasun Partea (EIP) bete ezazu.
- Atzerapenak: Hegaldia aurreikusitako ordutegitik 5 ordu baino gehiago atzeratu bada, abiapuntura itzaultzeko hegazkin bat edo jomugara bueltatzeko garraiobide bat eska dezakezu, edo ez bidaiatzea erabakitzen baduzu, txartelaren balioa itzultzea eska dezakezu.
- Overbooking-aren kasuan, aire-konpainiek, beste garraio bat, konpentsazio bat edo bi gauzak eskaini behar dizute.
- Hegaldia bertan behera gelditzen bada: Kalte-ordain eskubidea duzu honako kasu hauek ematen ez badira:
     * Bertan behera uztearen berri bi aste lehenagotik eman bada.
     * Bertan behera uztearen berri bi aste eta zazpi egun bitarte eman eta garraio alternatibo bat eskaintzen bazaie.
     * Konpainiak saihestu ezin diren arrazoiak direla eta (eguraldi txarra, giro politiko nahasia, segurtasun arazoak,…)
- Europar Batasuneko hegazkin konpainia debekatuen zerrenda
- Informazio gehiagorako kontaktuak:
     * Eusko Jaurlaritzako kontsumitzaileen arretarako doako telefonoa: 900 600 500
      * Europar Batasuneko kontsumitzaileen arretarako telefonoa: 00 800 67891011
                                                        
Osasunak ere bidaiatzen du!
- Europan zehar bidaiatu behar baduzu komenigarria da Europako Osasun txartela ateratzea. Non atera dezakezun, zertatako den,… jakiteko informazio osoa hemen!
- Nazioarteko bidaiarientzat intereseko beste kontu bat, txertoak. Hemen gomendio eta arauak.
        Gipuzkoako Atzerriko Osasuneko bulegoa
                    ATZERRIKO OSASUNA
                      Lasala plaza, 2 – 5 esk.
                        20003 DONOSTIA
             Tfno.: 943 989340 Fax: 943 427695
                    sanidad.gipuzkoa@map.es
Behar izanez gero badaezpada, Espainiako enbaxadak eta kontsuletxeak atzerrian eta atzerriko enbaxadak eta kontsuletxeak Espainian, kontsultatzeko web gunea.
Ondo pasa oporretan eta inork ez ezer ez zaitzala buruko minik eman!!!
Erlazionatutako bidalketak:
Leave a comment
Etiketen hodeia
aholkularitza alebin benjamin beraun berri doneztebe plaza doneztebe plazan eguna ekintzak elizalde elorsoro errenteria eskola eskola kirola eskubaloia europa futbito futbola gamon Gazte Forua gurutzeko alabak haurtzaro ikastaroa Jolasak kale kale ekintzak karmengo ama kirola koldo mitxelena lan lana langaitz lehiaketa lezo lezo herri eskola lizeoa oharrak oiartzun orereta partehartze kirola puzgarriak saskibaloia telleri Udalekuak udalekuak oharrak zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzun antzerki eskola
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Txost Pilota Taldea
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra




