ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskola – kirola: 2008-2009-ko 1go jardunaldia

     Kaixo denei!!!!

      Hemen gaude, beste denboraldi batez, eskola kirolaren inguruan ematen diren berri garrantzitsuenak plazaratzeko asmoz. Hasteko esan, aurten aurreko denboraldiak baino lehenago hasiko direla jardunaldiak, asteburu honetan hain zuzen ere. Espero dugu, aurreko denboraldietan pasa den moduan, denboraldian zehar ematen diren ekintzen garapena aurten ere arrakastatsua izan dadila.

     Gogorarazi nahi dugu, eskola kirolak, denen parte hartzea sustatzen duela, lehiakortasunaren eta emaitzen gainetik ( hauek baztertu gabe ) eta kirol aniztasuenan oinarritzen dela, hau da, kirol modalitate ezberdinak praktikatzen dira, umeak etorkizuenan gustokoen duen kirola egiteko aukera izan dezan.

      Asteburu honetako jardunaldiari dagokionez, berezia izango da, benjamin adinekoek Atletismoa egingo dutelako eta alebinek ekintza berri bat egingo dutelako, Errugbia. Esan, Errugbi jardunaldi hau ez dela partidu formatoan jokatuko, zelaian errugbiarekin erlazionaturiko ekintza ezberdinak egingo direlarik.

     Jarraian, maila bakoitzaren ordutegi eta lekua zehazten dira:

  •      BENJAMINAK ( Neskak eta mutilak batera ): 

      *  Atletismoa ( Beraungo Mikel Odriozola estadiumean ):

      +  11:00: Gurutzeko Alabak, Pasaia – Lezo Lizeoa, Karmengo ama, Haurtzaro eta Elizalde

                                                    

  •      ALEBINAK ( Neskak eta mutilak batera ):

      * Errubgia ( Lezoko Plazeta futbol zelaian ):

      + 11:00: Koldo Mitxelena, Langaitz, Beraun Berri, Haurtzaro eta Elizalde

                                              Â