ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Lau egun barru…

IHOTEAK!!!!!!!!!

Lau egun besterik ez, Aiako Harrietatik, Intxixuak eta Sorginak herrira etortzeko!

                                                        

Otsailak 13, ostirala:

19.00: Haurtzaro dantza taldeko gazteen eskutik, Azeri dantza.

19.30: Intxixu eta Sorginen etorrera.

Ondoren: Auzoetako bandera igoera.

Otsailak 14, larunbata:

9.00: Kuestazioa egun osoan zehar herriko auzoetan.

18.00: Beko plazan elkartuta kuestazioak ibilitako guztiak herriko plazara igoko dira.

Otsailak 15, igandea:

9.00: Diana

17.00: Haur jolasak plazan: Altxorraren bila berezia.

18.30: Banderen jeitsiera eta Intxixu eta Sorginei agurra. 

Atera zakua armairutik, josi ondo zintzilik dauden koloretako zinta eta txintxarriak eta ondo, ondo pasa!

                                                        

 

Â