ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

7 eta 13 urte bitarteko gazteentzat abisua!!!

Udaberria oraintxe hasi badugu ere, udan egingo duzuna pentsatzen hasi beharko duzu ezta?

                                                               udalekuak-2009.jpg

Foru aldundiak antolatzen dituen udalekuetan parte hartzea bada zure nahietako bat, martxoaren 25etik apirilaren 3ra bitarte duzu izena emateko aukera.
Adinaren arabera leku ezberdinen aukera duzu eta hizkuntza aldetik ere hiru aukera izango dituzu. Egokien datorkizun txanda ere aukeratu dezakezu.

Izen ematea on-line edo Gazte Informazio Gunera etorrita egin dezakezu, eta informazioa bada nahi duzuna hemen aurkitu dezakezu gehiago edo etorri lasai Gazte Informazio Gunera.

Ez gelditu inoren zain egin izen ematea, banaka edo hiru lagunek osatutako taldean!