ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskola kirola: 19. jardunaldia

     Kaixo denoi!!

     Badatorrela aste santua eta honekin 2 astetako oporrak haurrentzat; eskola kirolean ere 2 astetako atsedena izango dute haurrek ( eta helduek…), hurrengo jardunaldia apirilaren 25-ean izango delako. Halere, alebinek, 3 astetako atsedena izango dute, aste buru honetan ere ez baitute jardunaldirik izango. Benjaminei dagokienez, natura jarduerak izango dituzte Orereta ikastolan: bertan, herri kiroletako hainbat ekintza egiten dira ikastola inguruko soroak aprobetxatuz ( eguraldi ona egiten badu ). Beraz, guztiak animatzen zaituztegu bertara gerturatu eta parte hartzera.

      Benjamin guztiek, bai Haurtzaro nahiz Elizaldekoek, Orereta Ikastolan dute ekintza, 11:30etan.