Xorrola: auzoz auzoko udal autobus zerbitzua
Oiartzungo udalak garraio publikoaren aldeko pausoa emanez, Ekainaren 1etik aurrera, autobus zerbitzu berri hau izango dugu Oiartzuarrok eskura!
                                                            ![]()
Astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik) ibiliko da Xorrola martxan, zerbitzuaren hasiera goizeko 7.10etan eta amaiera 20.10ean izango du. Bidaiak 0.60 € balioko ditu.
Herriko honako leku hauetan izango ditu geldiguneak: arragua (topoa), Talaia (Urkia), Mamut, Aristegi (ugaldetxoko poligonoa), ugaldetxo, Ibarre, Iturriotz, Altzibar 1, Altzibar 2, Elorrondo (erriberane), Elorrondo (elizlde H.E), anbulategia, Yon Oñatibia (Makutso taberna) eta Mendin.
Urteko bonoa egiterik ere izango da. Informazioa, udaletxean, Elorsoro kiroldegian, Urrats paper dendan eta Xorrola autobusean emango dizute.
Ongi etorri bertsoa ere jarri diote!
Lotuko ditu Osakidetza
topoa eta eskola
inork jaso gabe egingo dugu
musika, dantza, futbola
aurrerantzean aita ta ama
kotxerik ez hartu inola
zure laguna egin nahi dugu
ongi etorri Xorrola
maiatzak 30 larunbata
Euskal Herrian plazan
PUZGARRIAK, TAILERRAK ETA TXOKOLATADA
hau dena 17:30 etatik aurrera.
ZATOZTE!!!!!!!!
Gazteentzako udako kirol jarduerak
16 urte bitartean badituzu eta udan kirola egitea bada zure aukera, aprobetxatu aukera!
                                                          ![]()
Izen ematea Ekainaren 1etik 19ra bitartean Elorsoro kiroldegian. Â
Aurkerak:
Igeriketa (Elorsoro kiroldegian)
Padel Hastapena (Elorsoro kiroldegian)
Aerobik (Elorsoro kiroldegian)
Skate (Elizalde eta Haurtzaro ikastetxeetan)
Mahai tenisa (Elorsoro kiroldegian)
Body Board eta Body Board aurreratua (Donostian)
Surf eta Surf aurreratua (Donostia)
Piraguismoa (Pasaia)
Izen emate orria behar baduzu Gazte Informazio Gunean eska dezakezu!
Eskola kirola: Azken jardunaldia
    Kaixo denoi!!
    Asteburu honetan eskola kirolaren aurtengo denboraldiko azken jardunaldia ospatuko da. Urtea ziztu bizian pasa da eta jadanik ikasturtearen azken txanpan sartuak gara. Bertan dugu uda…Â
    Espero dugu aurten ere bai haur, nahiz guraso eta begiraleek asko gozatu izana bai entrenamendu eta baita larunbatetako jardunaldietan ere eta hurrengo ikasturtean ere gurekin parte hartzera animatzea!!
    Larunbatean, talde guztiei eskola kiroleko denboraldian parte hartzeagatik oroigarria emango zaie, baina aurreko urteetan hau egiteko erabiltzen zen sistema aldatuko da; aurten, talde bakoitzak, bere partidua amaitu eta gero, bere oroigarria jasoko du eta ez du denek partida guztiak amaitu dezaten itxaroten egon beharko.
    Beraz, eskerrik asko haur, guraso, begirale, koordinatzaile, epaile eta eskola kiroleko antolakuntzan parte hartzen duzuen guztioi eta hurrengo urtera arte!!
    Hau da azken asteburu honetako partiden jokaleku eta ordutegien zerrenda:
- Â BENJAMIN NESKAK:
    * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
     + 11:00: Haurtzaro - Orereta A
    * Saskibaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
     + 12:00: Langaitz B – Elizalde
- BENJAMIN MUTILAK
    * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
    + 9:45: Haurtzaro A – Orereta B
    * Futbola (Beraungo Mikel Odriozola estadiumean):
     + 9:00:Haurtzaro C – Gamon C-D
     + 9:00: Haurtzaro B – Elizalde A
     + 10:00: Lezo B – Elizalde B
    * Saskibaloia ( Oreretako Gamon ikastolan):
     + 10:30: Elizalde D – Elizalde C
- ALEBIN NESKAK:
    * Saskibaloia (Lezoko Bekoerrota kiroldegian):
     + 9:00: Haurtzaro A – Lezo B
     + 9:45: Orereta B – Elizalde A
    * Futbola (Oiartzungo Ugaldetxo futbol zelaian ):
     + 9:00: Elizalde B – K.Ama
    * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ):
     + 11:30: Orereta C – Haurtzaro B
- ALEBIN MUTILAK:
    * Futbola ( Oreretako Fanderia futbol zelaian ):
     + 9:00: Elizalde A – Haurtzaro A
    * Futbola ( Beraungo Mikel Odriozola futbol zelaian ):
     + 10:00: Haurtzaro B – K.Mitxelena B
     + 11:00: Elizalde B – Gamon B
 Â
xanistebanetako V. futbito-txiki txapelketa
LH4 5 eta 6 eta DBH osoak txapelketan jolasteko aukera du
izena emateko epea ekainaren 17 bukatuko da (taldearen izena,jokalariak eta telefono bat idazkaritzan utzi beharko duzue)
taldeak 8 pertsonez osatuta egongo dira
partiduak uztaian zehar izango dira eta finala xanistebanetan
ANIMATU ETA ATERA ZUEN TALDEA!!!!!
Lanari buruzko hitzaldia
Maiatzaren 25ean, arratsaldeko 19.00etan Donostiako udaletxeko bilkura aretoan, hitzaldi bat prestatu dute egungo garaietan lana errazago lor dezazun.
                                                        
Donostiako Gazteria Departamentuak antolatutako ekimena.
Eskola kirola:23. jardunaldia
    Kaixo denoi!!
    Jadanik eskola kiroleko denboraldi azken bi asteetan sarturik dugu. Larunbata honetako saioz gain, Maiatzak 30ekoa da geratzen den bakarra, beraz ondo aprobetxatu geratzen dena!!!
    Hemen doa Oiartzungo zentruetako taldeen partiden jokaleku eta ordutegien zerrenda:Â
- BENJAMIN NESKAK:
    * Saskibaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
     + 12:00: Orereta C – Haurtzaro
    * Eskubaloia (Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
     + 10:30: Elizalde – Langaitz A
- BENJAMIN MUTILAK:
    * Futbola ( Beraungo Mikel Odriozola estadiumean ):
     + 9:00: Gamon B – Haurtzaro A
    * Saskibaloia ( Oreretako Gamon ikastolan ):
     + 9:45: Langaitz A – Haurtzaro B
     + 10:30: Elizalde A – Lezo B
     + 11:15: Lizeoa C – Haurtzaro C
     + 12:00: Elizalde B – Lizeoa D
     * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
     + 9:45: Elizalde C – Telleri C
     + 12:00: K.Ama A – Elizalde D
- ALEBIN NESKAK:
    * Futbola ( Oiartzungo Ugaldetxo futbol zelaian ):
     + 10:00: Lezo A – Haurtzaro A
     * Futbola ( Gipuzkoako txapelketako finala Berio-n ):
     + 12:00: Elizatxo – Elizalde A
    * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ):
     + 11:30: Telleri - Elizalde B
    * Saskibaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
     + 9:00: Orereta D – Haurtzaro B
- ALEBIN MUTILAK:
     * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ):
     + 9:30: Lizeoa B – Elizalde A
     + 11:30: Haurtzaro A – Lezo B
    * Eskubaloia ( Gipuzkoako txapelketako partida, Lezoko Bekoerrota-n ):
     + 12:45: Haurtzaro B – Laskorain
     * Saskibaloia ( Oiartzungo Elorsoro kiroldegian ):
     + 10:15: Elizalde B – Gamon C
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra










