Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Wed
31
Mar '10

Oiartzungo udaleku irekiak 2010

Aurten ere udalekuetako partaide izan nahi baduzu, adi!

Izen ematea: Apirilaren 12tik 30era

Haurrak

Haurrentzat deialdia

Izen emate orria

Autobus zerbitzua

Gurasoentzako araudia

Hezitzaileak

Begiraleen aukeraketarako oinarriak

Hezitzaileen izen emate orria

Sat
27
Mar '10

Gazte informazio bulegoak ordutegi aldaketa

igazte logo berria txiki

Aste Santuko oporretan Gazte Informazio Bulegoa goizez egongo da irekita.

ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 11.00-13.00

LARUNBATA: 10.30-13.30

Sat
27
Mar '10

Aste Santuan Kale ekintzak

Aste santuko oporrak iritsi dira!

Herrian geratuko bazara, begiratu ze Kale ekintza dituzun!

KALE EKINTZAKEkintza guztiak 16.30etatik aurrera Doneztebe plazan!

Thu
25
Mar '10

Eskola Pilotako Jardunaldia

Kaixo guztioi:

Larunbat arratsalde honetan, Martxoak 27, herriko benjamin mailako pilotariek jardunaldia izango dute, ohiko lekuan eta ohiko orduan antolaturik, hau da:

ERREBOTE TALDEA 16:00 tan Haurtzaron

PALA TALDEA 16:00 tan Kontzejupean

ESKU PILOTA TALDEA 16:00 tan Elizalden

Animo eta gozatzera.

Thu
25
Mar '10

Eskola Kiroleko 17. jardunaldia

Kaixo guztioi:

Aste Santuko oporrak ate joka datozen honetan, kirola eginez sartuko gara oporraldian. Larunbat honetan benjaminek jarduera berezi deitzen diegun horietako bat izango dute, Natura Jarduerak deiturikoa. Orereta Ikastolaren lurretan egiten den jarduera da, bertan, zelaiak aprobetxatzeko aukera daukagulako eguraldiak lagunduko balu eta aterpea ere badagoelako eguraldia petraldu ezkero. Natura jarduera hauetan, ordu beteko txandak izango dituzte eta 5 froga ezberdin izango dituzte, denak ere naturan kokatuak, sokatira, toka, lokottx bilaketa zelain, rapel… Ea atsegina suertatzen den. Alebinek berriz, ohiko egutegiari jarraiki, talde kirolak izango dituzte. Animo guztioi eta hauxe da kartelera:

  • BENJAMIN GUZTIEK NATURA JARDUERAK ORERETA IKASTOLAKO LURRETAN

*Elizalde, Pasaia Lezo Lizeoa eta Gurutzeko alabak               11:00 tan

*Haurtzaro, Karmengo Ama eta Lezo H,E.                              12:00 tan

  • ALEBIN MUTILAK 1 TALDEAK   FUTBOLA ERRENTERIAKO FANDERIA FUTBOL ZELAIAN

* Elizalde A           atsedena

  • ALEBIN MUTILAK 2 TALDEAK   SASKIBALOIA OIARTZUNGO ELORSORO KOROLDEGIAN

*Gurutzeko Alabak A  -  Haurtzaro C 9:15 tan

*Orereta D  -  Haurtzaro B 10:15 tan

*Orereta F  -  Haurtzaro A 11:15 tan

  • ALEBIN MUTILAK 3 TALDEAK   ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA KIROLDEGIAN

*Elizalde B –  Lizeoa C                                                                    9:30 tan

  • ALEBIN NESKAK 1 TALDEAK   FUTBOLA OIARTZUNGO UGALDETXO FUTBOL ZELAIAN

*Orereta A  -  Elizalde A 10:00 tan

  • ALEBIN NESKAK 3 TALDEAK   ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA KIROLDEGIAN

*Langaitz A  -  Haurtzaro A 10:30 tan

*Haurtzaro B  - Langaitz B                                                         11:30 tan

*Lizeoa C  -  Elizalde B 11:30 tan

Wed
24
Mar '10

Emakumeentzako ikastaroak 2009-2010

igazte logo berria txiki

EMAKUMEAREN IDENTITATEA. AUTOESTIMA ETA BOTERE HARTZEA.

Autoestima lantzeko tailerra da, nola emakumea izaten erakutsi diguten aztertuaz gizon eta emakumeen arteko generoaren desberdintasunean.

-2moztua

Irakaslea: Pepa Bojó

Kurtsoaren iraupena: 2010-04-12tik 2010-06-14ra

Lekua: Iturriotz-ko lokal berria. Bidezarra kalea.

Eguna: Astelehena

Ordua: 18.30etatik 20.30etara

Hizkuntza: Gazteleraz

Ikastaroaren prezioa: 30 €ko bi kuota.

Izena emateko epea: Martxoaren 22tik aurrera

Harremanetarako:

- 687142628 / 943 49 21 56 (Feli)
- 600656926 / 943 24 00 01 (Beatriz)

e-posta: killirikupe@hotmail.es

Thu
18
Mar '10

Larunbatean, martxoak 20, itxita!

igazte logo berria txiki

Gazte Informazio Bulegoak ZUBIA egingo du.

martxoanzubia

Astelehenean betiko ordutegian irekiko dugu! Ondo pasa

Thu
18
Mar '10

Aurresku eta soinu zahar txapelketak asteburuan

igazte logo berria txiki

Udaletxeko areto nagusia asteburu honetan dantzan jarriko dute!

aurresku eta soinu zahar

Aurresku eta Soinu Zahar txapelketak jokatuko dituzte.

Guztira, 76 dantzarik hartuko dute parte: 29 mutil eta 47 neska. Mutiletatik hiru dira Haurtzaro Dantza Taldekoak eta neskak bederatzi.

Larunbateko saioa 17:00etan hasiko da. Igandekoa, berriz, 11:00etan.

Sarrera doakoa da eta animoak eskertuko dituzte.

Sat
13
Mar '10

Udako planak zehazten

igazte logo berria txiki

Udaberria iristeko oraindik egun batzuk geratzen diren arren, udako planak egiten hasteko garaia ere iritsi da.

Batzuen plana, udalekuetan parte hartuz ondo pasatzea izango da.

udatxoko.gif

(Klikatu irudiaren gainean eta udalekuen bilatzaile batera eramango zaitu. Bertan zuk nahi dituzun baldintzak beteko dituen udalekuak aurkitu ditzazkezu.)

Besteen plana, udalekuetan lana eginaz ondo pasatzea izango da.

Lan eskaintzak

OHARRA: bi web guneak etengabe  eguneratzen dira.

Fri
12
Mar '10

Adoleszentzia: Sexu grinaren ernatzea

sexdroglogo

Adoleszentzia aldaketa eta transformazio handien garaia izaten da: haurren gorputza heldutasunera hurbiltzen hasten da, haren burua ideia eta pentsamendu berriz betetzen, gustu eta interes berriak agertzen dira.

Familiagandikako loturak askatu nahiaren, inkonformismoaren eta mundua aldatu nahi duten teorien aroa izaten da, momentu honetan sortzen dira adiskidetasun handiak eta lehen amodioak, beti beren arrastoa uzten dutenak.

Adoleszentzia pubertaroarekin hasten da. Pubertaroan aldaketa handiak gertatzen dira gorputzean (11-16 urte bitartean, kasuan kasu), hazi egiten gara, aurpegi edo bizkarrean pikorrak atera daitezke, besazpi eta sabelpeko bizarrak ateratzen dira, nesken bularrak hazi egiten dira, mutikoei ahotsa aldatu eta bibotea jaoitzen zaie. Bi kasuetan, aparatu genitalak garatu egiten dira. Neskek beren hilekoa ezagutzen dute eta mutikoek beren lehenbiziko hazi isurtzeak.

Adoleszenteak aldaketa hauek erabat nahasirik bizi ditu, haren gorputzean bat-batean gertatzen baitira. Ez ditu bere mugimenduak kontrolatzen eta ez du bere gorputz irudia onartzen, batez ere kanon sozialek ezarritakoarekin bat ez badator.

Sexu orientazioa:

Sexu irrikak orientazio bat baino gehiago izan ditzake, hau da, nahi hori asetzeko modu desberdinak:

- Homosexualitatea: Pertsonak sexu bereko beste pertsona batenganako nahia sentitzen du eta horrekiko harremanen bidez lortzen du sexu plazerra.

- Heterosexualitatea: Pertsonak beste sexuko beste pertsona batenganako nahia sentitzen du eta horrekiko harremanen bidez lortzen du sexu plazerra.

- Bisexualitatea: Pertsonak beste sexuko zein bere sexuko beste pertsona batenganako nahia sentitzen du eta horiekiko harremanen bidez lortzen du sexu plazerra.

Orientazio desberdin horiek ez dute eramaten pertsona nahitaez estilo horretako sexu harremanetara.

Kontuan hartzekoa da bakoitzaren nahia eta preferentzia. Den denak desberdinak gara eta horregatik gustu eta nahi desberdinak ditugu. Bakoitzak bere nahiak adierazteko gauza izan behar du, eta gainerakoak errespetatu.

Fri
12
Mar '10

Foru aldundiko udalekuak 2010

igazte logo berria txiki

Adi 7 eta 13 urte bitartean badituzu.

Araban:

- Barria eta Zuhatza

Bizkaian:

- Gorliz, La Arboleda, Lapurreketa, Lauaxeta, Lurraska eta Urduña

Gipuzkoan:

- Hondarribia, Orio, Zarautz, Zarautz (Etxe Txiki), Segura eta Zestoa.

Nafarroan:

- Astitz

-1

Ze leku aukeratuko zenituzke?

Hasi pentsatzen, izen ematea MARTXOAREN 16TIK 26RA izango da!

Informazio gehiago

Thu
11
Mar '10

Eskola Kiroleko 16. jardunaldia

Kaixo guztioi:

Asteburu honetarako prestatu dugun jardunaldiaren berri izango duzue segidan. Jardunaldi honetan ere bi mailatako kirolari gazteek, talde kirolak izango dituzte.Haurtzaro ikastolaren kasuan, derbi batzuk tarteko ea nola doazen aste honetako partidak;beti bezala, eta ohiturari jarraiki, puntualitatea zaindu, kiroltasunez jokatu eta gozatu. hauek dira partiduak:

  • BENJAMIN MUTILAK 1 TALDEAK   ESKUBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN

*Elizalde A –  Orereta A                                         9:00 tan

  • BENJAMIN MUTILAK 2 TALDEAK   FUTBOLA BERAUNGO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN

*Elizalde B –  Lizeoa D                                           9:00 tan

*Haurtzaro B  - Karmengo Ama                         10:00 tan

*Koldo Mitxelena A  -  Haurtzaro A 10:00 tan

*Lizeoa C  -  Haurtzaro C 10:00 tan

  • BENJAMIN MUTILAK 3 TALDEAK    SASKIBALOIA BERAUNGO PILOTALEKU BERRITUAN

*Elizalde D –  Lezo C                                                 11:45 tan

*Elizalde D –  Telleri C                                              11:45 tan

  • BENJAMIN NESKAK 1 TALDEAK   ESKUBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN

*Telleri  -  Haurtzaro 10:00 tan

*Elizalde –  Lezo A                                                    11:00 tan

  • ALEBIN MUTILAK 2 TALDEAK   FUTBOLA ERRENTERIAKO FANDERIA FUTBOL ZELAIAN

*Haurtzaro A –  Orereta D                                       9:00 tan

*Haurtzaro B  -  Haurtzaro C 9:00 tan

  • ALEBIN MUTILAK 3 TALDEAK   SASKIBALOIA OIARTZUNGO ELORSORO KIROLDEGIAN

*Elizalde A -  Telleri A                                                 10:15 tan

*Beraun Berri  -  Elizalde B 11:15 tan

  • ALEBIN NESKAK 2 TALDEAK   FUTBOLA ERRENTERIAKO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN

*Langaitz A  -  Elizalde A 9:00 tan

  • ALEBIN NESKAK 3 TALDEAK   SASKIBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN

*Haurtzaro A  -  Haurtzaro B 9:00 tan

*Elizalde B -  Orereta A                                               11:00 tan

Fri
5
Mar '10

Drogak ezagutuz (I): Kanabisa

sexdroglogo

Zer da Kanabisa?

“Cannabis sativa” landarearen erretxin, hosto eta loreetatik mundu osoan gehien erabiltzen diren substantzia psikoaktiboak lantzen dira: haxixa eta marihuana.

Bere ondorio psikoaktiboen erantzulea den kanabisaren printzipio aktiboa THC da (tetrahidorkanabinola), substantzia kontrolatuen zerrendan sartua.

Bere kontzentrazioa aldatu egiten da prestakinen eta produktuen jatorriaren arabera.

Itxura

- Haxixa: Landarearen hostoak arraspatzen dira eta landarea lehortu ondoren lortzen den hautsa erantsiz lortzen da erretxina edo haxixa. Xafla zanpatu moduan ageri da, kolore berde, marroi edo horia duten barratxoak dira; kolorea produkzio eskualdearen arabera aldatzen da.

Tabakoarekin nahasiz erre ohi da: “porro” izenarekin ezagutzen da.

Haxixa gutxi edo asko toxikoak diren beste substantzea batzuekin nahasten da, besteak beste, henna, parafina eta betuna.

- Marihuana: Hostoak, zurtoinak eta loreak, behin lehortu ondoren. Tabakoarekin nahasiz erre ohi da, forma konikoa duen zigarro baten antzera ( porroa, peta, kanutoa,… ) deitu ohi zaio, haxixaren antzera.

- Olioa: Printzipio aktiboaren kontzentrazio handiagoa duen prestakina. Pipan kontsumitzen da gehienetan. Gaur egun, ez da gehiegi erabiltzen.

ONDORIO ETA ARRISKUAK

Kanabisaren kontsumoaren ondorioak aldakorrak dira: euforia arina, gehi lasaitasuna eta barre egiteko bat-bateko gogoa, eta logura arina.

Dosi handiek lan koplexuak egiteko gaitasuna zailtzen dute, denboraren eta ikusmenaren pertzepzioa eta bat-bateko oroimena nahasten dute, eta lozorroa sortzen dute.

Kanabisaren kontsumoaren ondorio fisiko nagusiak, pertsonaren, kontsumitutako kantitatearen eta produktuaren konposizioaren arabera, ondorengoak dira:

- Erritmo kardiakoa handitzen da (taupadak).

- Listu jarioa gutxitzen da (aho lehorra)

- Odol hodiak dilatatzen dira (begi gorrixkak)

- Zenbaitetan, nazka sentitzen da.

Kontsumitzaileak, oro har, konturatzen ez badira ere, bilatzen ez diren ondorioak eragin litzakete, erabilera problematikoa agerian jartzen dutenak:

- Kontzentratzeko zailtasunak, gorabeherak eskolan…

- Mendetasun psikikoa, batzuetan kontsumo erregular eta sarri baten ondoren agerian jartzen dena.

- Arrisku sozialak erabiltzailarentzat eta bere ingurunearentzat, substantzia lortzeko legez kanpoko zirkuituekin dituzten kantaktuen ondorioz.

- Pertsona ahulenen kasuan, kanabisak haluzinazioak eta beren buruen pertzepzioaren eta kontzientziaren aldaketak eragin litzake: nortasuna bikoiztea, jazarpen sentipena, eta abar.

(Iturria: Drogak. + jakin – arriskatu. Gazte europarren gida)

ARGI IZATEKO KONTUAK

LEGEA ETA DROGAK

Drogarekin zerikusia baldin baduzu, badaiteke lege-hauste mota bi egitea:

LEGE-HAUSTE PENALA. Delitu edo huts-egitea da, Kode Penalak zigortua. Berez ekar dezake, zigor gisa, kartzelaldia edo, adingabea izanez gero, epailearen agindua bete beharra.

LEGE-HAUSTE ADMINISTRATIBOA. Administrazioaren arauek hainbat egintza zigortzen dute; sekula ez dakarte kartzelaldirik, bai ordea isunak: diruzkoak, agiriren bat edo lanpostua kentzea, etab.

A.- LEGE-HAUSTE ADMINISTRATIBOA.

Honako guztiak dira lege-hauste administratiboak: drogak herribidean (kalean, plazan edo parkean) kontsumitzea; droga soinean eramatea, nahiz eta zuk bakarrik kontsumitzeko izan; kalean droga hartzeko tresnak uztea. Horiek guztiak, esan bezala, lege-hauste administratibo larriak izanik, zigor moduan eduki dezakete 300-3000 euro bitarteko isuna, gidabaimena sei hilabetez kentzea edo errehabilitazioa egin behar izatea. Hala diote Hiri Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoaren 25. eta 28. artikuluek.

Droga jendaurrean kontsumitzeak ez dakar berez, zigor moduan, kartzelaldia; bai, ordea, isun ederra.

HAINBAT GAUZA GOGOAN HARTZEKO:

  • Porruak kalean erretzea lege-hauste administratiboa da.
  • Nork bere erabakien ondorioen ardura hartu behar du bere gain, harrapatzen dutenean ere bai. Harrapatzen bazaituzte, bada, eman zuk zeuk aurpegia eta ordaindu zuk zeuk, eta ez gurasoek, isuna.
  • Hala gertatuz gero, errekurtsoak jartzea badaukazu; iradoki diezaiokezu isuna ezarri dizun erakundeari neurri ordezkoa proposa dezala eta zigorraren ordez bete.
  • Kalean peta bat erretzen baduzu, jendeak erraz suposatuko du beste zerbait gehiago daramazula soinean eta erraz emango dizu aipu txarra.
  • Eta behin aipu txarra zeureganatuta, erraz zintzilikatuko dizute lepotik besteen errua.
  • Baten batzuek txarto pasatzen dute gainontzekoak zerbait hartzen ikustean. Zertarako ikusi behar zaituzte, bada?

B.- LEGE-HAUSTE PENALA (DELITUA)

Legez kontrako drogak landatu, prestatu, saldu, oparitu eta kontsumitzen ematea delitua da (Kode Penalaren 368. artikulua). Beraz, 18 urtetik gorakoa bazara eta aurrekoetakoren bat egin baduzu, jakin ezazu isuna ezar diezazuketela (isunaren zenbatekoa: soinean daramazunaren balioa bider hiru) eta 3-9 urte bitarteko kartzelaldia, edo hainbat lanbidetan jardun ezina.

Eta 18 urtetik beherakoa bazara?

Orduan ez zinateke kartzelara joango, baina epaileak erabaki lezake tratamenduren bat egin zenezala edo adingabeen zentro batean sartzea.

Nola jakin soinean daramazun droga zeure kontsumorako edo trafikatzeko dela uste izango ote duten?

Droga kopuruaz ari bagara, oro har jotzen da norberaren kontsumorako dela 3-5 egunetan har daitekeena. Hortik gora, trafikorako dela uste izango dute. Hiru, lau edo bost egun kontuan hartzea kasuaren eta epaimahaiaren araberakoa izaten da. Hasiera batean, medikuaren txostenaren bidez, auzitegiak aztertuko du zein izango den kontsumitzaile bakoitzaren menpekotasun-maila. Hau kontuan hartu eta gero, pertsona horrek 3-5 egunetan behar duen kopurua kalkulatuko da. Beste epai batzuetan agertzen diren zenbatekoak ere hartuko ditu kontuan.

Hona hemen, orientazio moduan, gehienezko kopuruak drogazale baten autokontsumorako:

  • Heroina. Gehienezko zenbateko osoa 3 gramokoa da.
  • Kokaina. Gehienezko eguneko zenbatekoa 1,5 gramokoa da.
  • Estasia. Gehienezko eguneko zenbatekoa 3 pilulekoa da.
  • Haxixa. Gehienezko eguneko zenbatekoa 5 gramokoa da. Kasu honetan, epaileak malguagoak izan ohi dira eta askotan autokontsumorako gehienezko zenbateko osoa 50 gramotan ezartzen dute.
  • LSD. Eskuarki, 5 tripi edukitzea droga-trafikotzat hartzen da. Beraz, 5 tripi baino gutxiago eramatea da gomendagarriena.

Kopuru horiek orientatzekoak besterik ez dira eta azaldutako kopuruak baino gutxiagorekin ere arazoak izan zenitzake. Arazoak saihesteko, gomendatzen dizugu soinean egunean kontsumituko duzuna besterik ez eramatea. Eta gogoratu droga trafikoaren aztarna txikienaren aurrean, hau da, 5 euroko haxix, pilula edo dosi batekin, arazoak izan ditzakezula.

(Iturria: www.kolokon.com)

Thu
4
Mar '10

Eskola Kiroleko 15. jardunaldia

Kaixo guztioi:

Negua bukatze aldera, beste jardunaldi bat dugu parez pare. Oraingo honetan bai benjamin mailako kirolariek eta bai alebin mailakoek ere, talde kirolak izango dituzte. Herriko bi ikastetxeen arteko derbiak baditugu asteburu honetarako eta baita ikastetxe bereko taldeen arteko derbiak ere. Beraz, animo, ondo entrenatu eta prest astebururako. Hauxe da jardunaldia:

  • BENJAMIN MUTILAK 1 TALDEAK   SASKIBALOIA ERRENTERIAKO GAMON IKASTETXEAN

*Gamon B  -  Elizalde A 9:00 tan

  • BENJAMIN MUTILAK 2 TALDEAK   ESKUBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN

*Haurtzaro A  -  Elizalde B 9:00 tan

*Koldo Mitxelena B  -  Haurtzaro B 9:45 tan

*Haurtzaro C –  Karmengo Ama B                   11:15 tan

  • BENJAMIN MUTILAK 3 TALDEAK   FUTBOLA BERAUNGO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN

*Elizalde C -  Koldo Mitxelena D                         9:00 tan

*Koldo Mitxelena C  - Elizalde D 10:00 tan

  • BENJAMIN NESKAK 1 TALDEAK    SASKIBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN

*Haurtzaro –  Orereta A                                          9:45 tan

*Telleri A  -  Elizalde 10:30 tan

  • ALEBIN MUTILAK 1 TALDEAK   ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA KIROLDEGIAN

*Telleri A  -  Elizalde A 9:30 tan

  • ALEBIN MUTILAK 2 TALDEAK   FUTBOLA ERRENTERIAKO FANDERIA FUTBOL ZELAIAN

*Haurtzaro B  -  Haurtzaro A 9:00 tan

*Haurtzaro C Atsedena

  • ALEBIN MUTILAK 3 TALDEAK   SASKIBALOIA OIARTZUNGO ELORSORO KIROLDEGIAN

*Elizalde B –  Gurutzeko Alabak B                          11:15 tan

  • ALEBIN NESKAK 3 TALDEAK   SASKIBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN

*Lizeoa C  -  Haurtzaro A 11:15 tan

*Elizalde B -  Langaitz B                                           11:15 tan

*Haurtzaro B  -  Elizalde A 12:00tan