ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Badator eskola kirola 2010-2011

Kaixo guztioi:

Ongi etorri kirolari, guraso, entrenatzaile, koordinatzaile… eta eskola kirola posible egiten duzuen orori denboraldi berri honetara. 2010-2011 denboraldia estrenatzera goazen honetan, urtea gogotsu hasteko prest zaudetelakoan gaude. Antolakuntza taldearen aldetik, urtetik urtera hobetzen saiatzen jarraitzeko konpromezua mantentzen dugu, ea denon artean, denboraldi borobila osatzeko aukerarik dugun. Besterik gabe, lehen jardunaldi honetako xehetasunak ematera pasako gara. Lehen jardunaldia, berezia izan ohi da, benjamin mailako kirolariek atletismoa izango dute, alebin mailakoek berriz errugbia probatuko dute. Ordu eta lekuak hauek dira:

  • BENJAMIN GUZTIEK ATLETISMOA BERAUNGO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN

* Elizalde, Lizeoa eta Telleri            10:00 tan

*Haurtzaro, Koldo Mitxelena, Gurutzeko Alabak, Karmengo Ama, Beraun Berri eta Lezo      11:00 tan

  • ALEBIN GUZTIEK ERRUGBIA LEZOKO PLAZETA FUTBOL ZELAIAN

*Haurtzaro eta Elizalde 12:00 tan