ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Udalak etxebizitza bulegoa jarri du martxan

igazte logo berria txiki

Etxebizitza Bulegoaren funtzio nagusia Oiartzunen etxebizitza beharra duten herritarrei informazio ematea izango da. Momentu honetan herrian martxan diren eta etorkizunean egongo diren egitasmoen inguruko informazioa eskaini eta babestutako egitasmoen ingurukoak argitzea izango da zerbitzu publiko honen zeregina.

Denborarekin, Etxebizitza Bulegoaren eskaintza osatzea izango litzateke helburua, herrian etxebizitza eskuratzeko aukera orokorri buruzko aholkularitza ematea hain zuzen.

Fermiñenen dago zerbitzu berri hau eta bere ordutegia:

– Astelehenetik ostiralera: 10.00etatik 13.30etara eta 16.00etatik 19.00etara izango da.

Horrez gain, larunbata goizetan aukera izango da informazioa jasotzeko aurrez txanda hartuta. Horretarako Bulegoko telefonoa: 943 49 10 00

Albistearen berri Udaleko webgunean