ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskola kiroleko 5. jardunaldia

Kaixo guztioi:

Jada martxa hartuta, eskola kiroleko denboraldiko hilabete bat jan dugu jadanik. Gabonetara begiratzen hasi garen honetan, gure kirol ekintzekin aurrera jarraituko dugu asteburu honetan ere. Benjamin mailako kirolarien kasuan, talde kirolekin jarraitzeko aukera izango dute, pasa den asteburuko kirola errepikatzea egokitzen zaielarik. Alebin mailako kirolarien kasuan berriz, atletismoa egiteko ordua da. Ordubeteko atletismo saioak, posta ezberdinez osatutako guneetan antolatuak egongo dira. Posta horietako bakoitzean bi entrenatzaile edukiko dituztelarik, egin beharrekoa azaltzeko. Egingo dituzten frogen artean, koordinazio zirkuitua, luzera jauzia, altuera jauzia ( euririk ariko ez balu) , jaurtiketak…. egongo dira. Hauek dira jardunaldiko xehetasunak:

  • BENJAMIN MUTILAK 1 TALDEAK   SASKIBALOIA ERRENTERIAKO GAMON IKASTETXEAN

*Lizeoa A  –  Elizalde A 9:45 tan

*Elizalde B –  Orereta C                                      10:30 tan

*Haurtzaro A –  Gamon A                                  11:15 tan

  • BENJAMIN MUTILAK 2 TALDEAK   ESKUBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN

*Lizeoa C  –  Haurtzaro C 9:00 tan

*G. Alabak A  –  Elizalde D 11:15 tan

*Elizalde C  –  Haurtzaro B 12:00 tan

  • BENJAMIN NESKAK 2 TALDEAK   ESKUBALOIA LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN

*Haurtzaro –  Lezo C                                                  9:45 tan

*Elizalde –  Lizeoa D                                                10:30 tan

  • ALEBIN GUZTIEK     ATLETISMOA BERAUNGO MIKEL ODRIOZOLA ESTADIUMEAN

* Lezo, Lizeoa eta Elizalde 9:00 tan

*Haurtzaro, Koldo Mitxelena, Langaitz eta Gamon           10:00 tan