ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Aurresku eta Soinu zahar txapelketa

Euskal Dantzarien biltzarrak antolatzen duen Aurresku eta Soinu Zahar txapelketaren kanporaketa izango dugu asteburu honetan Oiartzunen.

Aurreskuan mutilek hartzen dute parte eta Soinu Zaharren atalean neskek.

Bi kategoriatan banatzen dira adinaren arabera, 7-11 urte artekoek A saila osatzen dute eta 12 urtetik 15 urte bitartekoek B saila. Egun bakoitzean kategoria bakoitzeko kanporaketa egiten da.

Larunbata 12: B saila

Ordua 4.30etan Elorsoro kiroldegian

Neskak: 29 (Oiartzurrak: Goiuri Arzallus eta Udane Galardi)

Mutilak: 14 (Oiartzuarrak: Aritz Olarte, Ekain Susperregi eta Eneko Iparragirre)

Igandea 13: A saila

Ordua 11.00etan Elorsoro kiroldegian

Neskak: 17 (Oiartzuarrak: Katerin Artola eta Nerea Bideira)

Mutilak: 13