ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Girizia mendizale elkarteak 25 urte!

Girizia mendi elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko martxoak 19-20 astebururako ekintzak antolatu ditu:

Martxoak 19 larunbata:

Goizeko 11.00etatik 13.00etara eta arratsaldez 17.00etatik 19.00etara:

Herriko plazan haur eta gaztetxoentzat abentura eguna. Soka park Xabaleko zuhaitzetan, tirolina, rokodromoa, txokolatada, e.a.

Martxoak 20 igandea:

Txurrumurrura irteera goizeko 8.00etan ikastolako aparkalekutik autobusez Elurretxera.

Txurrumurrun txoriari bisita eta jaitsieran Elurretxen salda eta pintxoa.

Ondoren, denok elkarrekin eta oinez noski! Oiartzunera (2 ordu), plazan musikaz alaiturik poteoa eta ondoren, bazkari herrikoia Girizia elkartean.

Urte guzti hauek eman dituzten momentu eta irudi on guztiekin liburuxka eta Dvda jarri dute salgai: “Girizia Mendizale elkartea 25 urte”. 10 €-ren truke ohiko lekuetan, Urrats liburudendan eta kiroldegian.