ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

17.Korrika Oiartzunen: Egitaraua

Apirilak 7, osteguna:

* Oiartzun irratiak Trebiñutik 17.Korrikaren hasiera zuzenean eskainiko du.

* Korrika dokumentala, Udal pleno aretoan arratsaldeko 19.00etan.

Apirilak 8, ostirala:

* Arratsaldeko 15.00etatik 16.30era Korrika txikia Irubideko biribilgunetik hasita. Bukatzeko txokolatada izango da parte hartzaile guztientzat herriko plazan.

Apirilak 9, larunbata:

* Korrika tonbola egun guztian zehar. Herriko tabernetan txartelak salgai jartzeaz gain saridunei sariak banatu ahal izateko postua jarriko dute herriko plazan.

* Eguerdiko 12.30etatik aurrera, Lartaun abesbatzaren eskutik, kantu kantari emanaldia herriko plazan zehar.

* Arratsaldeko 17.00etatik aurrera herriko plazan errekor goxua batituko dute Gazte foroaren eskutik. Haur, heldu eta gazte taloak egitera zatozte!!!

* Ilunabarreko 19.00etatik aurrera Korrika gaztea izango da Elizalde auzoko kaleetan zehar. Bukatzeko parte hartzaile guztientzat afari-merienda izango da Kontzejupean.

* Gauean zehar, Kataxulo gaztetxiak antolatutako kontzertuak, Kataxulo gaztetxean.

Apirilak 12, asteartea:

* Oiartzun irratiak herriko plazatik 17. korrikari buruzko irratsaioa egingo du.

* Arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Herri Musikaren Txokoko dultzainak herriko plazan.

* Arratsaldko 17.00etatik aurrera, haurrentzako jolasak herriko plazan Abaraxka ludotekaren eskutik.

* Arratsaldeko 20.00etan Edurne Agirrezabalaren antzezlana Udal pleno aretoan.

* Lanean aritu direnentzako afaria, Girizia elkartean.

* Goizaldeko 00.40tik aurrera herriko kaleetan zehar izango da 17.korrika lehen aldiz.

* Herritarrek Korrika non doan jakin ahal izateko suziriak botako ditugu.

* Aldeguna elkarteak korrika herritik bigarren aldiz pasa bitartean Arraguako frontoian gosari mundiala eskainiko die herritar eta kanpotar guztiei.

Apirilak 14, osteguna:

* Arratsaldeko 19.00etan, Nazio arabiarrei buruzko hitzaldia komite internazionalisten eskutik bibliotekan.

– Apirilak 16, larunbata:

* Arratsaldeko 18.30etik aurrera, Herri musika txokoaren eskutik Urmuli boskote georgiarraren eta Mugarik ez talde euskaldunaren kontzertua Ergoiengo Auzokalte elkartean.

Apirilak 17, igandea:

17.Korrikaren amaiera jaia Donostian. Denok Donostiara!!!