ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskola Kiroleko 19. jardunaldia

Aste Santuko oporren atarira iritsi gara beste denboraldi batez. Badirudi atzo bertan hasi genuela denboraldia eta jada azken txanpa somatzen hasiak garela esan daiteke. Azkar pasa bada seinale ona ezta?

Larunbat honi begira jarri ezkero, alebin mailako kirolariek atsedena dutela aipatu beharra dago, hau da, kirolari gazteenek soilik dute jardunaldia. Benjamin mailako kirolariek, natura jarduerak izango dituzte, bertan,herri kirolekin eta jolas herrikoiekin zerikusia duten jarduerak egiteko aukera izango dute naturan kokatzen den gune batetan.Gustuko jardunaldia izango delakoan,hona hemen xehetasunak :

BENJAMIN GUZTIEK NATURA JARDUERAK ORERETA IKASTOLAKO GUNEAN

  • Hautzaro, Koldo Mitxelena eta Lezo………………….11:00 tan
  • Elizalde, Lizeoa eta Karmengo Ama …………………12:00 tan